INZIDENTZIAK 943857319
2017/10/11  Azpeitia

Hondakinen bilketa sistema berria ezartzeko bilerak egingo dira astelehenetik aurrera

Urte bukaerarako hondakinen bilketa sistema berria izatea aurreikusten du Udalak, eta horretarako hiru fasetan egingo den lanketa aurkeztu dute Eneko Etxeberria Alkateak, Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko Lehendakariak eta Estitxu Elduaien alkateordeak. Lehen fasean landa-eremuko ekarpen guneak jarriko dira abian, eta astelehenean bertan hasiko dira auzoetan bilerak egiten, sistemaren nondik norakoak azaltzeko.

Azpeitia eta hondakinak "lotuta" daudela esanez hartu du hitza Eneko Etxeberria alkateak. Azken urteotan hainbat konpromiso politiko hartzen eta adosten joan da Udala:"Iaz Lapatx itxi genuen, eta orain, erronka berriari aurre egin behar diogu. Azpeitiarron erronka hondakinen %70a gaika biltzea da", adierazi du Etxeberriak.  Errauskailua ez egiteko alternatiba teknikoak badaudela gaineratu du, eta sistema berria ezarrita gaikako bilketa igotzean dagoela gakoa ere azpimarratu nahi izan du: "Gaika ondo bereizten baditugu hondakinak, ez da errauskailurik beharko".

Sistema sinplea izango da herritarrentzat: etxe bakoitzak hondakinak botatzeko txip bidez irekitzen diren organikoko eta errefusako edukiontzi bat (etxetik gertuena dagoena) izango ditu izendatuta, eta eguneko edozein ordutan eta edozein egunetan bota ahal izango dute edukiontzi horretara. Plastikoa, beira eta papera orain artean bezala jasoko da.
Etxeberriak, "bakoitzak gutxi eginda azpeitiarrok asko lortu" dezakegula ere azaldu nahi izan du.

2017/08/31  Zestoa

Zestoako herriguneko bizilagunek Carrefour eta Coviran-en jaso beharko dituzte poltsa konpostagarriak aurrerantzean

albistearen irudia

Irailaren 1etik aurrera, Carrefour eta Coviran supermerkatuetan banatuko dira doan poltsa konpostagarriak, orain arte banatu dituen La Huerta del Pais denda itxi egin delako. 

 

Arroa Beheko bizilagunek ez dute aldaketarik izango, eta Keixa frutadendatik jasotzen jarraitu beharko dute.

Poltsa konpostagarriak hondakin organikoak (janari ondarrak) botatzeko soilik erabili behar dira.