Web edukia bistaratu

Batzar Nagusiak

Urola Erdiko Mankomunitateko aginte organo gorena da, ondorioz, eskumen garrantzitsuenak ditu Mankomunitatearen kudeaketarako. Hori guztia arautzen da Urola Erdiko Mankomunitatearen estatutuetan (GAO, 109. zb, 2011/06/09). Urola Erdiko Mankomunitatearen batzar nagusiak osatzen dituzte mankomunitateko zazpi udalek, bakoitzak hiruna ordezkarirekin, hertsitutako bozka dutenak. Hau da udal bakotizaren hertsitutako bozka:

  • Aizarnazabal: hiru ordezkariren artean banatuta %2´42.
  • Azkoitia: hiru ordezkariren artean banatuta %36´11.
  • Azpeitia: hiru ordezkariren artean banatuta %46´00.
  • Beizama: hiru ordezkariren artean banatuta %0´47.
  • Bidania-Goiatz: hiru ordezkariren artean banatuta %1´58.
  • Errezil: hiru ordezkariren artean banatuta %1´83.
  • Zestoa: hiru ordezkariren artean banatuta %11´59.

Batzar nagusiak bi hilean behin biltzen dira deialdi publikoa, Azpeitiko Azoka plazako areto nagusian.