INZIDENTZIAK 943857319
2013/10/02  Azpeitia

Azpeitiko azokan gaika biltzen hasi dira hondakinak

Azpeitiko udalaren ekimenez, astearteko azokan gaika biltzeko betebeharra izango dute saltzaileek. Horretarako Gugandik hasita ekimenaren barruan baliabideak jarri dizkie udalak saltzaileei.

Ahalik eta birziklapen tasa handiena lortzeko asmoz, Azpeitiko Udala pauso garrantzitsuak ematen ari da Gugandik hasita kanpainaren baitan. Horietako neurri bat atzo jarri zen abian astearteko azokan; plazan eta Berdura plazan jarri zituzten hondakin organikoa, ontzi arinak, kartoia eta kartoizko zein egurrezko kaxak jasotzeko guneak. Izan ere, Udalak aurreko astean aurreratu zuen bezala, aurrerantzean birziklagarriak diren hondakin guztiak gaika bilduko dira azokan.
 

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.