INZIDENTZIAK 943857319
2014/09/10  Azpeitia

Azpeitiko zabor-bilketa sisteman ere aldaketak

Azpeitiko Udal Gobernuak edukiontzi komunitarioetan oinarritutako zabor-bilketa sistema berria proposatu du. Sistema berriak organiko eta errefusen edukiontzietan aldaketak eragingo ditu, nagusiki.

Azpeitiko alkateak, Eneko Etxeberriak, adierazi zuenez Udalbatzak aho batez onartutako proposamenean oinarritzen da Udal Gobernuaren proposamena, izan ere, %70 birziklatze tasa lortzeko kontrol elektronikoa izango dute materia organikoak eta errefusak. Honela, berrikuntzen artean aurki daiteke edukiontzi marroiei txipa ezarriko zaiela. Eta berdina gertatuko da errefusako edukiontziekin, grisekin. Errefusa botatzeko, gainera, aurrez zehaztutako edukiontziak erabili beharko dira, eta edukiontzi hauek 100-150 herritarrentzat izango dira. Horrela, zaborra nahi nahi denean ateratzea egongo da (bizikidetza ordutegiak errespetatuz beti ere), baino soilik astean 2 alditan.
 
Era berean, edukiontziak berritzeko aprobetxatuko da, guztiak berrituko dira, kristalarena salbu, izan ere, gaur egungo edukiontziak zaharkituta geratu dira. Inbertsioa 300.000 euro ingurukoa izatea aurreikusten da.
 
Sistema berria ENT enpresak egindako azterketetan oinarritzen da eta ekarpenei irekita dago, komisiotan azken hilabeteetan egin bezala, azkenik Udalbatzan landuko da non sistema berriarekin hasteko data zehaztuko den. Proposamen berria derrigorrezkoa izango da baina azpeitiar guztiok eroso sentitzeko modukoa dela uste du Udal Gobernuak.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.