INZIDENTZIAK 943857319
2016/06/22  Azpeitia

Birziklagarria zen hondakinen %86,2 errefusaren edukiontzian, eta birziklaezina %13,8 bakarrik zen.

 
Ingurumena Herritik eguna izan zen azpeitian, aurreko larunbatean, Elkarrekin eta Piztu elkarteek antolatuta. Bertan, hainbat ekimen burutu zituzten beste horrenbeste eragilek, baita Urola Erdiko Mankomunitateak ere, bi ekintza hauek egin baitzituen:
Batetik, errefusaren edukiontzi bat karakterizatu zen Plaza Nagusian, hau da, edukiontzi gris bateko hondakinak aztertu, sailkatu eta frakzio bakoitza pisatu ziren. Zazpi frakziotan banatu ziren edukiontziko 54,5 kilo hondakinak: organikoa, ontzi arinak, papera/kartoia, arropa, garbigunekoak, beira eta errefusa.
 

Birziklagarria zen hondakinen %86,2, hots, soilik errefusaren edukiontziko %13,8 zen errefusa (birziklaezina). Horrek esan nahi du oker sailkatzen ditugula hondakinak, eta birzikla daitezken hondakin ugarik zabortegira botatzen ditugula. 
Mankomunitatetik herritarrei esan nahi dizuegu hondakin bakoitza sailkatzeko eta dagokion edukiontzira botatzeko, ohitura horrekin ingurumena eta gure osasuna zaintzen baitugu.
 
Bestetik konposta egiten duten herritarrei omenaldi xume bat egin zitzaien Sanagustin kultur gunean, urte osoan zehar egiten duten lana eskertzeko helburuz. Ondoren, mokadutxo goxo bat dastatzeko aukera ere izan zuten. Hondakin organikoa konpostatzen dutenek, hondakinak sorlekutik gertu kudeatzen dituzte, garraiatzea saihestuz. Auzo-konpostazea eta autokonpostatzea hondakinak kudeatzeko modurik jasangarriena da, eredu bat guztiontzat. Konpostzeari buruzko informazioa nahi duten herritarrek konposta@urolaerdia.eus helbidera idatzi edo 943 857 319 telefonora deitu dezakete. 

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.