INZIDENTZIAK 943857319
2014/05/27  Zestoa

Ekarpen gunetarako giltzen banaketa Zestoan

Aste honetan zehar, Zestoako landa eremuetako bizilagunei dagokien ekarpen gunerako giltza banatuko zaie. Banaketa auzoz auzo izango da ondorengo ordutegian:

Arroa Beheko elkartean asteartean, maiatzaren 27an, banatuko dira giltzak, 17:00etatik 19:00etara artean. 

Arroa Goian, maiatzaren 29an, osteguna, egingo da banaketa, auzoko elkartean, 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Aizarnanako elkartean , ekainaren 5ean, osteguna,17:00etatik 19:00etara artean. 

Zestoako udaletxean ere jaso ahal izango dira giltzak, maiatzaren 30ean 09:00etatik 13:00etara, ekainaren 3an 17:00etatik 19:00etara eta ekainaren 6an 09:00etatik 13:00etara artean.

Giltzez gain, konpostagailu bat behar dutenek ere egun horietan izango dute jasotzeko aukera.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.