INZIDENTZIAK 943857319
2017/11/15  Azpeitia

Hondakinak biltzeko 60 puntu ipiniko dira

Prozesua hasi zenetik lanekin eta egitekoekin bide egokia daramagu: bilera gehienak amaitu ditugu, eta informazio eta konpostagailuak ematen ari gara baserri eremuan. Hori horrela, aste honetan herrigunean banatu ditugu: alde batetik, sistemaren berri emateko triptikoa; eta bestetik, etxepe bakoitzari dagokion puntuaren berri emateko bandoa.

Triptikoan agertzen dizuegu nolakoa izango den hondakinak biltzeko sistema berria: zein frakzio bilduko diren, nola bilduko den bakoitza, zeinek izango duen sarbide kontrola... Era berean, azaltzen dizuegu zein pauso emango ditugun orain sistema aldatzeko lanetan. Hau da hurrengo lanen egutegia:

  • Etxepe bakoitzari jakinaraziko zaio zein puntutan utzi behar dituen hondakinak: azaroaren 13tik aurrera
  • Iradokizunak eta eskaerak egin ditzakezue azaroaren 24ra arte (epez kanpo egindakoak sistema aldatu ondoren erantzungo ditugu). Horiek etxepeko administratzaileak egin beharko ditu, eta abenduaren 7rako erantzungo ditugu. Norberak egindako iradokizun edo eskaerak sistema aldatu ondoren erantzungo ditugu.
  • Txartelak, kuboak eta hiztegiak banatuko ditugu urtarrila hasieran
  • Sistema martxan ipiniko dugu urtarrila amaieran

Lagun bati bidali

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.