INZIDENTZIAK 943857319
2013/05/29  Zestoa | Azpeitia

Izan Fundazioaren Lasaoko San Millan egoitzan konposta egiten hasi da

Izan Fundazioak Lasaon duen San Millan egoitzan, Hoien kudeaketa enpresarekin eta Urola Erdiko Mnakomunitatearekin elkarlanean, hondakin organiko guztia konpostatzen hasteko proiektua martxan jarri da. Bertan konpostatuko da materia organikoa eta lortutako konposta bertako baratzean erabiliko da.

Izan Fundazioaren San Millan egoitzan egunero 40 bat lagunek egiten dituzte otordu guztiak. Honek gutxi gorabehera urtean 2.800kg-ko hondakin organiko sorkuntza dakar; zeinak osotasunean konpostatuko diren.

Hau egiteko 1.200l-ko bi kaxa jarri dira baratzaren alboan (argazkian lehena ikusten da), eta bertara Hoien enpresak eskainitako zizareak bota dira. Zizare hauen eta mikroorganismoen bidez hondakin organiko hau konpost bihurtuko da 6-9 hilabeteren ostean.

Ekimen hau, hondakinen prebentzioan eredugarria dena, Urola Erdiko Mankomunitateak sustatu du eta zabaldu nahi du horretarako prest dagoen erakunde, enpresa zein herritarrengana.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.

2013-05-29 | 13:55:10

peio:

oso ondo mutillak