INZIDENTZIAK 943857319
2018/01/09  Azpeitia

Landa eremuan ekarpen gunean utzi beharko dira hondakinak, gaika sailkatuta

Hondakinen bilketa sistema berria ezartzeko prozesua aurrera doa. Landa eremuan, aldatzeko lanak amaituta, astelehenetik aurrera, urtarrilaren 8tik aurrera, gaika sailkatuta ekarpen guneetan utzi beharko dituzte hondakinak landa eremuko herritarrek.
 

Orain artean auzoetan bilerak egin dira, hezitzaileak etxez etxe bisitak egin dituzte sistemaren berri eman eta zein ekarpen gunetan bota behar dituzten hondakinak zehazteko, herritarren ekarpen eta iradokizunak jaso, aztertu eta erantzun zaizkie eta sistema berrirako behar den materiala ere banatu zaie.
Orain, urtarrilaren 8tik aurrera, ekarpen guneetara eraman beharko dituzte hondakinak. Gaika sailkatuta bota beharko dira hondakinak ezinbestean. Urtarrilaren bukaera arte irekita izango dira ekarpen guneak. Hilabete hau bukatzerako ekarpen guneak irekitzeko txartelak banatuko dira, eta orduan txartelarekin bakarrik ireki ahalko dira gune horiek.
Edozein zalantza edo argibide behar dituenak etor dadila guregana:
Bulegoa: Enparan kalea 34
Telefonoa: 943857319
e-posta: ueue@urolaerdia.eus

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.