INZIDENTZIAK 943857319
2017/06/22  Azkoitia

Mankomunitatearen prentsa-oharra Aizpurutxoko bideoa dela-eta

Urola Erdiko Mankomunitateak argi esan nahi du Aizpurutxoko hondakinen bilketan gertatutakoa Azkoitiko Udalaren hondakinen bilketa sistemaren inguruko jarraipenik ezaren eta Serbitzu enpresaren bilketa ezin okerragoaren ondorio direla. Eta Mankomunitateak Azkoitiko Udalari exijitzen dio hondakinen bilketaren jarraipena egin eta horrelakorik gehiago gerta ez dadin beharrezko neurriak hartzeko.
 

2017ko hasieratik, zeregin horietarako Mankomunitatean baliabiderik ez du jartzen Udalak. Beregain hartuak ditu zeregin horiek 2016ko ekaineko plenoan onartu bezala. Beraz, Mankomunitateak egitea nahi badu, berriz, baliabideak jarri beharko ditu. Hau da zerbitzu hori beregain hartzeko hautua egin zuenean deuseztutako hezitzaileen bi lanpostuak berreskuratzeko baliabideak jarri beharko ditu.
Medioen bidez jakin dugu GHK ere, Azkoitiko Udala bezala, gertatutakoa aztertzen ari dela. Ondo deritzogu aztertzeari, azter dezatela Azkoitiko Udalaren, Serbitzuren edo bien utzikeriak sortu duen egoera hau. Guk ere hartuko ditugu neurriak eta hartuko ditugun neurriak jakinarazi dizkiegu gaur goizean bi aldeei: Serbitzuren jokabidea aztertuko dugu, eta beharrezkotzat jotzen bada expedientea irekiko diogu. Ez da lehen aldia izango horrelako neurriak hartzen ditugula.
Gure eskualdean, herri bakoitzak hartzen ditu bere hondakin sistema bilketaren inguruko erabakiak. Erabakiak hartu, eta baliabideak ipini bilketa hori posible izan dadin. Oinarrizko irizpide komun baten baitan: gaikako bilketa egitea. Ez dugu bestelako bilketarik onartzen. Hortik aurrera herri bakoitzak eskatutako bilketa sistema eskaintzeko egiten dugu lan. Azkoitian ere beraiek aukeratutako bilketa sistema dute, kontrola eta sentsibilizazioa zerbitzurik ez dute, ez dutelako horretarako baliabiderik jartzen.
Bukatzeko esan, zur eta lur gaudela Azkoitiko Udalak bideo hori aurreko astetik ikusita izan eta inongo neurririk hartu ez duela jakitean. Zur eta lur astebete beranduago eta gaia medioetan irten denean jo duelako Mankomunitatera. Ordura arte, neurririk hartu ez izana eta jakinarazi ez izanak arduratu egiten gaitu benetan. Akaso hori beren ardura dela uste zuelako izango da?

Lagun bati bidali

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.