INZIDENTZIAK 943857319
2016/12/19  Zestoa | Azpeitia | Azkoitia

Poltsa konpostagarriak hainbat komertziotan banatuko ditugu aurrerantzean.

Urola Erdiko Mankomunitatetik lehiaketa antolatu genuen apirilean poltsa konpostagarriak komertzioetan banatzeko, horren hautaketa prozesua orain amaitu dugu; eta, komertzio hauek aukeratu ditugu poltsa banatzeko zerbitzua emateko:
 

  • Azkoitia: Karan arropadenda (Julio Urkijo, 12 behea), Odazpi kafetegia (Anaitasuna Plaza, 1), Elurre kafetegia (Julio Urkijo 20, behera), Lujan kioskoa (Kale Nagusia, 72)
  • Azpeiti: Babesa arropadenda (Urbitarte 9), Itzira Gozotegia (Hartzubia, 24), Xiriako kafetegia (Santiago Kalea, 12), Jose de Artetxeko estankoa. 
  • Zestoa: Herrigunean La Huerta del Pais eta Arroa Behean Keixa Frutadenda.

Establezimendu horietan urtebetean banatuko ditugu poltsa konpostagarriak doan eta erakusleihoan pegatina borobil bat izango dute, poltsak bertan banatzen direlaren adierazle.

Komertzio horietan aldiko poltsa konpostagarrien biribilki/rollo bat jaso dezake doan (40 poltsa) eta etxeko helbidea eman beharko da kontrol neurri gisa. Urtean gehienez 12 biribilki/rollo jaso ditzake familia edo etxe bakoitzak. Gogoratu nahi dugu banatuko diren poltsa konpostagarriak janari ondarrak botatzeko soilik erabili behar direla, ez beste hondakinak botatzeko.

Aldaketaren helburua da herritarrei poltsak jasotzeko modua hurbildu eta erraztea. Poltsa konpostagarriak jasotzeko aukera auzo desberdinetara zabalduko dugu. Beraz, herritarrek erraztasun handiago izango dute poltsak eskuratzeko komertzioen ordutegi zabalagoa baitute.

Baliabide gehiago eman nahi dizkiegu herritarrei hondakinak jatorrian bereizteko, are eta hondakin organiko gehiago biltzeko gaika, alegia. Sortzaile handiek aldiz, neurri handiko poltsa konpostagarriak orain arte bezala Azpeitiko Mankomunitatearen egoitzan jaso beharko dituzte eta Azkoitian aldiz, herritarrei banatuko zaizkien komertzio berdinetan.

Urola Erdiko Mankomunitatetik eskerrak eman nahi dizkiegu hondakinak modu egokian sailkatzeko ahalegina egiten duten herritarrei.
 

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.