INZIDENTZIAK 943857319
2018/07/06 

Poltsa konpostagarrien banaketan aldaketak eta Urola Erdiko Mankomunitateak bulego berria du

Aldatu egin dira poltsak banatuko dituzten establizemenduak.Urola Erdiko Mankomunitateak lehiaketa antolatu zuen poltsa konpostagarriak komertzioetan banatzeko, honen ondorioz, komertzio hauetan banatuko dira poltsak.

Azkoitia: Odazpi kafetegia (Anaitasuna Plaza, 1), Elurre kafetegia (Julio Urkixo 20, behera), Lujan kioskoa (Kale Nagusia, 72) eta Amalur bideoak ( Julian Urkixo hiribidean).
 
Azpeitia: Babesa arropadenda (Urbitarte 9), Itzira Gozotegia (Hartzubia, 24), Xiriako kafetegia (Santiago Kalea, 12), Inar Optika (Jose Artetxe Kalea, 10) eta Urrestillako estankoa.
 
Zestoa: Herrigunean Coviranen eta Arroa Behean Keixa frutadenda.
 
Bestalde, Urola Erdiko Mankomunitateak bulegoa berria du. Hemendik aurrera herritarrak bulegora hurbildu nahi badute, Plaza Nagusia 11, 1. Pisura (merkatu plazaren gainean) joan beharko dute.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.