INZIDENTZIAK 943857319
2017/06/21  Azkoitia

Sare sozialetan zabaltzen ari den bideoa dela-eta

Azken orduotan sare sozialen bidez zabaltzen ari den Aizpurutxoko bideo baten harira, Urola Erdiko Mankomunitateak honakoa adierazi nahi du:
1-2015eko uztailetik aurrera arazo larriak izan ditugu Azkoitian hondakinen gaikako bilketarekin. Azkoitiko Udalak erabaki bezala, arazoak sortu zirenetik 2017ko hasierara arte hondakinak biltzeko bi sistema izan ditu, eta azpikontratatutako Serbitzu enpresaren bidez jasotzen dituzte hondakin guztiak. Mankomunitateak erabakia errespetatu du hasieratik, eta behar izan dituen zerbitzuak emateko prest izan da eta da.
2- 2016ko ekainaren 21eko plenoan, Azkoitiko Udalak hondakinen gaikako bilketaren inguruko jarraipena beregain hartu zuen. Beraz, Azkoitiko Udalaren esku dago gaur egun hondakinen bilketaren inguruan egin beharreko jarraipen eta hartu beharreko neurriak. Hala ere, mankomunitatea arazoa konpontzeko Azkoitiko Udalari laguntzeko prest dago.
3-Arazoei irtenbidea emateko Azkoitiko Udalarekin eta herri horretan gaikako bilketa egiten duen Serbitzu enpresarekin adostuta neurriak hartu izan dira egoera zuzentzeko. Hala, gaur egun, Azkoitiko herriguneko arazoa konpondu bada ere landa eremuko arazoak mantendu egiten dira. 
 

 

Lagun bati bidali

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.