INZIDENTZIAK 943857319
2014/03/27  Zestoa

Zestoan bilketa komunitarioaren bidez jasoko dira hondakinak aurrerantzean

Gaur eguerdian, Zestoako udaletxean prentsaurreko bat eman dute Ruben Alberdi jarduneko alkateak, Josetxo Mendizabal udaleko EAJko bozeramaileak, Beatriz Zubia Ingurumen zinegotziak, Izaskun Larrañaga Ingurumen teknikariak eta Leire Etxaniz Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariak. Bertan Zestoako udalean ordezkaritza duten bi alderdien arteko adostasunarekin abian jarriko den sistema berriaren ezaugarriak azaldu dituzte.

Hondakinak gaikako bilketa komunitarioaren bidez biltzea planteatzen da Zestoako herrigunean, Arroa behean eta Iraetan. Gainontzeko auzo eta landa eremuan ekarpen gune bidez egingo da bilketa. 3 frakzio bilduko dira modu komunitarioan; hondakin organikoa, errefusa eta ontzi arinak. Egutegi eta ordutegi bat izendatuko da frakzio bakoitza ateratzeko eta ondorengo maiztasunez egingo da bilketa:

- Organikoa: astean hirutan

- Ontzi arinak: astean bitan

- Errefusa: astean behin

- Pixohialak, zelulosa: egunero

Hala ere, egutegi eta ordutegiekin arazoak eduki ditzaketenek Larrialdi guneak erabili ahal izango dituzte, bata Zestoa eta bestea Arroa behean kokatuak egongo direlarik. Biltzaileek egunero jarri eta kenduko dituzte edukiontzi komunitarioak eta kalean bilketa denboran solik egongo dira. Gainontzeko frakzioak egun dauden moduan geratuko dira: beira, papera eta kartoia, olioa, arropa eta pilak kalean iraunkorki kokatutako edukiontzietan jasoko dira. Hondakin arriskutsuak berriz, orain arte bezala, hondakin arriskutsuen etxolan.

Gutxienez %70eko gaikako bilketa maila lortzea du helburu sistema aldaketa honek, eta hainbat azterketa egin ondoren plantetatutako sistema teknikoki eta ekonomikoki bideragarria dela ikusi da. Gainera, herritarrentzat ahalik eta eroso eta garbiena izateko ahalegin berezia egin da sistema diseinatzerako orduan. Udarako martxan jartzeko asmoa dute bilketa modu berria.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.