INZIDENTZIAK 943857319
2017/10/11  Azpeitia

Hondakinen bilketa sistema berria ezartzeko bilerak egingo dira astelehenetik aurrera

Urte bukaerarako hondakinen bilketa sistema berria izatea aurreikusten du Udalak, eta horretarako hiru fasetan egingo den lanketa aurkeztu dute Eneko Etxeberria Alkateak, Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko Lehendakariak eta Estitxu Elduaien alkateordeak. Lehen fasean landa-eremuko ekarpen guneak jarriko dira abian, eta astelehenean bertan hasiko dira auzoetan bilerak egiten, sistemaren nondik norakoak azaltzeko.

Azpeitia eta hondakinak "lotuta" daudela esanez hartu du hitza Eneko Etxeberria alkateak. Azken urteotan hainbat konpromiso politiko hartzen eta adosten joan da Udala:"Iaz Lapatx itxi genuen, eta orain, erronka berriari aurre egin behar diogu. Azpeitiarron erronka hondakinen %70a gaika biltzea da", adierazi du Etxeberriak.  Errauskailua ez egiteko alternatiba teknikoak badaudela gaineratu du, eta sistema berria ezarrita gaikako bilketa igotzean dagoela gakoa ere azpimarratu nahi izan du: "Gaika ondo bereizten baditugu hondakinak, ez da errauskailurik beharko".

Sistema sinplea izango da herritarrentzat: etxe bakoitzak hondakinak botatzeko txip bidez irekitzen diren organikoko eta errefusako edukiontzi bat (etxetik gertuena dagoena) izango ditu izendatuta, eta eguneko edozein ordutan eta edozein egunetan bota ahal izango dute edukiontzi horretara. Plastikoa, beira eta papera orain artean bezala jasoko da.
Etxeberriak, "bakoitzak gutxi eginda azpeitiarrok asko lortu" dezakegula ere azaldu nahi izan du.

2016/06/22  Azpeitia

Birziklagarria zen hondakinen %86,2 errefusaren edukiontzian, eta birziklaezina %13,8 bakarrik zen.

Birziklagarria zen hondakinen %86,2 errefusaren edukiontzian, eta birziklaezina %13,8 bakarrik zen.
 
Ingurumena Herritik eguna izan zen azpeitian, aurreko larunbatean, Elkarrekin eta Piztu elkarteek antolatuta. Bertan, hainbat ekimen burutu zituzten beste horrenbeste eragilek, baita Urola Erdiko Mankomunitateak ere, bi ekintza hauek egin baitzituen:
Batetik, errefusaren edukiontzi bat karakterizatu zen Plaza Nagusian, hau da, edukiontzi gris bateko hondakinak aztertu, sailkatu eta frakzio bakoitza pisatu ziren. Zazpi frakziotan banatu ziren edukiontziko 54,5 kilo hondakinak: organikoa, ontzi arinak, papera/kartoia, arropa, garbigunekoak, beira eta errefusa.
 
2016/04/08  Zestoa | Azpeitia | Azkoitia

Poltsa konpostagarriak banatzeagatik diru-laguntza emango die Mankomunitateak Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako establezimendu batzuei, horretarako izena emateko epea zabalik dago.

Deialdi honen helburua da Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduei diru-laguntzak ematea, lehiaketa erregimenean, 2016an poltsa konpostagarriak banatzeko zerbitzua eskain dezaten. Kanpaina hori bultzatzeko  hamar mila (10.000,00) euroko diru-laguntza emango du Urola Erdiko Mankomunitateak, 2016. urtean. Diru laguntza  hamar establezimenduk jasako dute, beraz, 1.000,00 euroko diru-laguntza izango du bakoitzak.

Azkoitiko garbigunea itxita eta Bulegoaren ordutegi aldaketa

Aste Santua dela eta martxoaren 26an Azkoitiko garbigunea itxita egongo da  eta garbigune zerbitzua Lapatxeko garbigunean soilik emango da egun horretan.

Bestalde, martxoaren 21etik apirilaren 1era Azpeitiko Enparan kalean kokatuta dagoen hondakinen bulegoaren ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak bitartean izango da.

Bulegoak abenduaren 1ean eta 3an itxita

Azkoitiako eta Zestoako hondakinen bulegoak abenduaren 1ean (asteartea)  itxita egongo dira hondakinen karakterizazio lanak direla eta.  Azkoitiako bulegoak dena den,  ohiko ordutegia izango du Astearte arratsaldean 17:00-19:00

Abenduaren 3an, Azkoitiako eta Azpeitiako hondakinen bulegoak eta Azkoitiako Garbigunea itxita egongo dira Euskeraren egunagatik

2014/12/03  Azpeitia

Urola Erdiko Mankomunitateak bulegoa estreinatu du

Urola Erdiko Mankomunitateak bulegoa estreinatu du

Gaurtik aurrera, Urola Erdiko Mankomunitatea Enparan kaleko 34. zenbakian dago kokatuta. Jendaurreko ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eta astelehenetan eta ostegunetan arratsaldez 15:30etatik 18:00etara da. Hemendik aurrera Azpeitiko bizilagunek bulegoan jaso beharko dituzte poltsa konpostagarriak, materia organikoa botatzekoak, eta edukiontzi marroiko giltzak.