INZIDENTZIAK 943857319

AZPEITIA

AZPEITIKO GARBIGUNEA

 

Lekua:

Errezilbidea Z/G, 20730 Azpeitia.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:00era eta 15:00-18:00; eta larunbatetan 8:00etatik 13:00etara.

 

Hondakinak isurtzeko modua: Garbiguneara sartu aurretik arduradunari kontsulta egingo zaio eta beronek prozedimentua azalduko dio. Garbiguneak baditu segurtasun eta kudeatze arau batzuk, zeintzuk erabiltzaileak errespetatu egin beharko dituen. 

Garbigunera sartzean, erabiltzaileak hondakinak edukiontzi seinalizatuetan utzi beharko ditu modu egokian banatuta. Nahasian dauden hondakinak ez dira jasoko, beraz garbigunera datorrenak modu egokian aurkeztu beharko ditu bere hondakinak, bertako edukiontzietan isur ahal izateko.

Bestalde, badago hondakin arriskutsu bat, amiantoa, kudeatzeko eta maneiatzeko orduan sor ditzakeen arozoengatik prozedimentu zehatz bat eskatzen duena. Hori dela eta, norbaitek amiantoa garbigunera ekarri behar badu, bertan prozedimentua eta hartu beharreko neurriak azalduko zaizkio, eta erabiltzailea derrigortuta egongo da prozedimentua betetzera.  

Azkenik, garbigunearen erabiltzaileak ezin izango du garbigunea bere ordutegietatik kanpoko denboretan erabili. Era berean, debekatuta egongo da hondakinak garbigunearen inguruan isurtzea; arau hauste hauek oso larritzat joko dira eta 600-1500€ arteko isunarekin zigortu ahal izango da batetik eta bestetik garbiguneko erabilera galerazi ahal izango zaio.