INZIDENTZIAK 943857319

Herriak

Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten udalerriek aldaketak egin dituzte hondakinak biltzeko sisteman. Horrela, Mankomunitateko udalerrietan bilketa sistema ezberdinak daude:

Aizarnazabalen, Bidania-Goiatzen, Beizaman eta Errezilen ekarpen guneak kokatu dira eta horietako bakoitzean frakzio ezberdinentzako edukiontziak jarri dira, material organikorako izan ezik. Material organikoa, auzokonposta edo autokonposta bidez, herritarrek kudeatzen dute zuzenean. Bizilagunek txartelak dituzte (giltza modura) ekarpen guneetara sartzeko. 

Azkoitian hondakinen gaikako bilketarako sistema mistoa dago. Errefusa atez ate biltzen da astean behin eta beste hondakin motak edukiontzi finkoen bidez jasotzen dira. Material organikoa eta pardelak edukiontzietara botatzeko, herritarrek txartela dute edukiontzi hauek irekitzeko.

Azpeitian gaikako bilketarako, papera eta kartoia, beira eta ontzi arinak jasotzeko, edukiontzi finkoak daude eta 5. edukiontzia dago organikoa biltzeko.

Zestoan gaikako bilketa komunitarioa egiten da eta zonaldearen arabera, bi bilketa mota daude.  Batetik, Zestoako kaskoan, Iraetan eta Arroa Behean egiten den bilketa komunitarioa eta, bestetik, Zestoako landa eremuan eta gainerako auzoetan egiten dena.

Zestoako herrigunean, lehenengo zonaldean, kaleko edukiontzi komunitarioen bidez, hondakinak frakzioka bereizita jasotzen dira, egutegi eta ordutegi baten baitan. Hondakinak jasotzeko erabiltzen diren edukiontziak egunero jarri eta kendu egiten dira. Bigarrenean, Zestoako landa eremuan eta gainontzeko auzoetan, bilketa ekarpen guneen bidez egiten da. Ekarpen guneetan frakzio bakoitzerako edukiontzi finkoak daude, material organikorako izan ezik. Material organikoa auzokonposta edo autokonposta bidez herritarrek kudeatzen dute. Ekarpen guneetara sartzeko bizilagunek txartela dute bertara sartu eta hondakinak bota ahal izateko. Eta kasu berezietarako, Zestoako kaskoan larrialdi gune bat dago.

Herriz herriko hondakinak biltzeko sistemak: