INZIDENTZIAK 943857319

Herriak

Honela biltzen ditu herriz herri hondakinak Urola Erdiko Mankomunitateak:

Aizarnazabalen, Bidania-Goiatzen, Beizaman eta Errezilen ekarpen guneak daude eta horietako bakoitzean daude frakzio ezberdinentzako edukiontziak, material organikorako izan ezik. Material organikoa herritarrek kudeatzen dute zuzenean, auzokonposta edo autokonposta bidez. Bizilagunek txartelak dituzte (giltza modura) ekarpen guneetara sartzeko. 

Azkoitian hondakinen gaika biltzen dira edukiontzien bidez.

Azpeitian hondakinen gaika biltzen dira edukiontzien bidez, baina sarbide-kontrola dute hondakin organikoaren edukiontziak eta errefusarenak. Beraz, herritarrak identifikatu egin behar dute edukiontzi horiek ireki ahal izateko, eta etxepe bakoitzak bereri dagokion edukiontzi puntua, bakarrik, ireki ahal izango du. Dena den, ez dago hondakinak uzteko mugarik, edozein egun eta ordutan ireki ditzakete edukiontziak.

Zestoan gaikako bilketa komunitarioa egiten da eta zonaldearen arabera, bi bilketa mota daude: batetik, Zestoako kaskoan, Iraetan eta Arroa Behean egiten den bilketa komunitarioa; eta, bestetik, Zestoako landa eremuan eta gainerako auzoetan egiten dena.

Zestoako herrigunean, egunero hondakin mota bat jasotzen da etxepe parean jarritako ontzietan: organikoa, astean hirutan; ontzi arinak, astean bitan; errefusa, astean behin; eta papera irekitako edukiontzietan biltzen da. Hondakinak jasotzeko erabiltzen diren edukiontziak egunero jarri eta kendu egiten dira. Zestoako landa eremuan eta gainontzeko auzoetan, bilketa ekarpen guneen bidez egiten da. Ekarpen guneetan frakzio bakoitzerako edukiontzi finkoak daude, material organikorako izan ezik. Material organikoa herritarrek zuzenean kudeatzen dute auzokonposta edo autokonposta bidez. Ekarpen guneek sarbide-kontrola dute, eta herritarrek identifikatu egin behar dute sartzeko. Eta kasu berezietarako, Zestoako kaskoan larrialdi gune bat dago.

Herriz herriko hondakinak biltzeko sistemak: