INZIDENTZIAK 943857319

Herriak

HERRIAK -> Aizarnazabal

Aizarnazabal

Aizarnazabalen 2 ekarpen gune daude:  Xotein inguruan, udaletxe aldamenean, eta Gaikon. Bestalde, Zubialden, Etxaben eta Zehatzen edukiontziak gordetzeko egurrezko etxola txikiez osatutako guneak daude. Ekarpen gune hauek papera eta kartoiaren, ontzi arinen, beiraren, errefusaren eta fluoreszenteen edukiontziez beteak daude.  Organikoaren edukiontzirik ez dago ekarpen gune hauetan, izan ere, organikoa ez da jasotzen eta herritarrek bertan tratatzen dute autokonpost eta auzokonpost bidez.
Bolumen handiko hondakinak bestetik, hilabete bakoitzeko 3. ostegunean atera ahal izango ditu herritarrak ekarpen gunearen ondoan utzirik, gaueko 22:00etatik aurrera.
Arropak eta oihalak eta sukaldatzeko olioaren edukiontziak herrigunean jarritako edukiontzietan biltzen dira.
Pilak eta beste era bateko handakinak (elektrikoak, kimikoak,...) garbiguneetara eraman ditzakete.
Komertzioek bestalde, kartoi komertziala beraien atarian ateratzeko aukera izango dute, asteartet eta ostiraletan eguerdian, beraz komertzio sortzaileak bere atari aurrean atera beharko du.
Aizarbazalgo industriaguneen bilketa horrela egiten da:

INDUSTRIA

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
    Errefusa (iluntzean) Bilgarria (goizean)  
      Ontzi arinak (iluntzean)  
      Papera eta kartoia (eguerdian)  

 

Informazio gehiago

Honi lotutako informazio gehiago