INZIDENTZIAK 943857319

Herriak

HERRIAK -> Azkoitia

Azkoitia

Azkoitiako udalerrian hondakinak edukiontzi gune bidez eta atariko bilketa bidez biltzen dira.

Edukiontzi guneak gutxienez 5 hondakin frakzio jasotzeko edukiontziez osatuta daude: Papera eta kartoia, ontzi arinak, organikoa, beira eta errefusa. Batzuetan, arropa eta oihalak, olioa eta pilak jasotzeko edukiontziak ere egon daitezke.

Hondakin organikoa autokonpostaje eta auzokonpostaje bidez kudeatzeko aukera ere badauka herritarrak. Auzokonposta egiteko 3 gune daude Azkoitin, Trenbidearen Zumardian (Liburutegi atzean), Ipintza auzoan eta Bizkargi plazan (Santa Klarako zubi ondoan).

Fluoreszentak, pilak eta antzeko beste hondakinak (elektrikoak, kimikoak, ...) Azkoitiko garbigunera eraman daitezke

Bolumen handiko hondakinak astero jasoko dira, eta herritarrrek ostegunetan atera ahal izango dituzte 22:00 baino lehen, edukiontzi guneetan utziz.

 

Komertzioak

Komertzio eta dendek aukera dute beraiek sortzen duten kartoia atari aurrean jasoa izan dadin. Zerbitzu hau Astelehen eta Ostegunetan ematen du Mankomunitateak, 20:00ak bueltan.  Horretarako Mankomunitatean eskaria egin beharko dute eta email honetara bidal dezakete eskaria:  azkoitia@urolaerdia.eus

Bestalde, errefusa edo frakzio grisa beraien edukiontzi propioetan ere atera ahal dute eta atari aurrean utzi asteartetan 20:00etatik aurrera.

 

Sortzaile handiak eta orgnikoa

Sortzaile handiek, hau da, 120 L edo gehiago sortzen dutenek, (Hotel, jatetxe, supermerkatu, jangela,...) sortutako organikoa beraien edukiontzietan atera ahal izango dute edukiontzi gunean utziz igande, astearte eta ostegun gauetan. Hurrengo goizean, bilketa zerbitzua pasa eta gero jaso ahal izango dituzte berriz beraien negozioetara.

 

Informazio gehiago

Honi lotutako informazio gehiago