INZIDENTZIAK 943857319

Herriak

HERRIAK -> Azpeitia

Azpeitia

Azpeitiko udalerrian hondakinak biltzeko orduan edukiontzi bidez egiten da.

Edukiontzi guneak 5 hondakin frakzio jasotzeko edukiontziez osatuta daude: Papera eta kartoia, ontzi arinak, organikoa, beira eta errefusa. Organikoaren kasuan Autokonpostaje edo auzokonpostaje bidez kudeatzeko aukera ere badauka sortzaileak, horretarako Mankomunitatera eskaria egin beharko du.

Bestalde, arropak eta oihalak eta sukaldatutako olioa jasotzeko jasotzeko herrigunean edukiontzi batzuk jarrita dauzka Mankomunitateak.

Fluoreszentak, pilak eta antzeko beste hondakinak (elektrikoak, kimikoak, ...) Azpeitiko garbigunera eraman daitezke

Bolumen handiko hondakinak astero jasoko dira, eta herritarrrek ostegunetan atera ahal izango dituzte 22:00 baino lehen.

Informazio gehiago

Honi lotutako informazio gehiago