INZIDENTZIAK 943857319

Herriak

HERRIAK -> Zestoa

Zestoa

Bilketa sistema komunitarioaren funtzionamendua

Zestoako hondakinen bilketa sistema komunitariorako bi eremu bereizten dira; batetik,  Zestoa kaskoa, Iraeta eta Arroa Behea eta, bestetik, landa eremua eta gainontzeko auzoak.

Zestoa kaskoan, Iraetan eta Arroa Behean, egunero etxeko atarietan jarri eta kentzen diren edukiontzietan botatzen dira hondakinak. Hondakinak botatzeko ordutegia arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara da eta asteko egutegia ondorengoa:

                   

Beira eta papera eta kartoia, aldiz, kaleko edukiontzi finkoetan botatzen da.

Landa eremuan nahiz gainontzeko auzoetan ekarpen guneak daude gaikako bilketa egiteko. Herritarrek ekarpen gunera sartzeko giltza edo txartela dute. Ekarpen gune bakoitzean, organikorako izan ezik, beste hondakin mota guztiak botatzeko edukiontziak daude. Organikoa, eskualdeko herri txikietan lez, auzokonposta edo autokonposta bidez kudeatzen dute zestoarrek.

Salbuespenetarako ere Larrialdi Gunea dago herrigunean. Erabili beharra duenak aurrez Hondakinen Informazio Bulegora joan behar du, Larrialdi Gunera sartzeko giltza edo txartelaren bila. Ondoren, ezinbestekoa da txartela bueltatzea.

 

Komertzioek bestalde, kartoi komertziala beraien atarian ateratzeko aukera izango dute, astearte eta ostiral eguerdian, beraz komertzio sortzaileak bere atari aurrean atera beharko du. Mankomunitateari eskaria egin beharko zaio. Eskaria email honetara bidal daiteke: zestoa@urolaerdia.eus

 

INDUSTRIAKO BILKETA

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

 


 

ORGANIKOA

(iluntzean)

ERREFUSA (Sansinenea, Errota eta Lizarralden soilik)

(iluntzean)


 

ERREFUSA (Tellendi eta Zubialden soilik)

(iluntzean)

ORGANIKOA

(iluntzean)

BILGARRIA

(goizean)

PAPERA/KARTOIA*

(goizean)

ONTZI ARINAK

(iluntzean)

 

* Kartoiaren bilketa egitea eskatzeko enpresak eskaria egin beharko du Mankomunitatean eta orri hau beteta entregatu beharko du.Eskaria email honetara bidal daiteke: zestoa@urolaerdia.eus

Informazio gehiago

Honi lotutako informazio gehiago