INZIDENTZIAK 943857319

Herriak

HERRIAK -> Zestoa -> Mankomunitatearen bilketa zerbitzua

Mankomunitatearen bilketa zerbitzua

Mankomunitateak ondorengo maiztasunarekin biltzen ditu hondakinak edukiontzietatik:

Organikoa: Zestoa kaskoan, Iraetan eta Arroa Behean astean hirutan biltzen da egunero etxeko atarieran jarri eta kentzen diren edukiontzietan.  

Errefusa: Zestoa kaskoan, Iraetan eta Arroa Behean astean behin biltzen da errefusa egunero etxeko atarieran jarri eta kentzen diren edukiontzietan.  Landa eremu eta beste auzoetan astean behin jasotzen du ekarpen guneetan dauden edukiontzietatik. 

Ontzi arinak: Zestoa kaskoan, Iraetan eta Arroa Behean astean bitan biltzen dira egunero etxeko atarieran jarri eta kentzen diren edukiontzietan.  Landa eremu eta beste auzoetan astean behin jasotzen ditu ekarpen guneetan dauden edukiontzietatik. 

Papera eta kartoia:

  • Kaleko eta ekarpen guneetako edukiontzietakoak: astean behin biltzen dira.
  • Kartoi komertziala: astean bitan biltzen da (alta eman behar da aurrez).
  • Kartoi industriala: astean behin biltzen da (alta eman behar da aurrez).

Beira: Astean behin biltzen da.

Pilak: Hilean behin biltzen dira.

Arropa: Hilean behin biltzen da.

Olioa: Hilean behin biltzen da.