INZIDENTZIAK 943857319

Ohiko galderak

Galdera-erantzunak atalean, konpostajea, birziklapena, murrizketa eta berrerabilpenaren inguruan sortu ohi zaizkigun duda eta galderak bildu ditugu.

Zure duda edota galderaren erantzuna ez baduzu aurkitzen, bidal iezaguzu horretarako prestatu dugun “Herritarren galderak” atalaren bitartez. Ahal bezain azkarren erantzungo diogu zure galderari.

Oharra: webgunean zure izena bakarrik bistaratuko da. Ez da beste daturik publikatuko.

  • Zer da konposta?

    Hondar organikoen fermentazio naturalaren emaitza da. Fermentazio hori basoan egiten denaren berdina da. Fermentazioak basoko lur hezearen usaina du, eta zakutan erosten dugun landare-lurra bezalakoa da.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Etxean konposta egin nahi dut, leku asko behar dut?

    Etxean konpostatzeko lursail edo lorategi txiki bat nahikoa da. Konpostagailua lorategiaren edozein txokotan jar daiteke. Baldintza bakarra zuzenean lurrarekin kontaktuan egotea da.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Etxean konposta egiteak lan asko du?

    Ez. Sukaldeko hondar organikoak konpostagailuan bota behar dira organikoaren kuboan utzi beharrean, besterik ez. Aldian-aldian, sendotzeko gehigarria bota eta irauli egingo dugu. Etxean konpostatzea erraza da.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Zer gertatzen da konpostagailua betetzen denean?

    Oso zaila da betetzen, hondar organikoek bolumenaren %80a galtzen dutelako. Gainera, konposta ateratzen joango gara, beharren arabera, landare-lur edo ongarri gisa erabiltzeko.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Etxeko konposta egiten hasi naiz, zenbat denbora behar dut konposta lortzeko?

    Konposta giro-tenperaturaren arabera egiten da. Udan hiru hilabete inguru behar ditu eta neguan bost.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Sukaldean eginiko hondakin organikoak konpostagarriak dira?

    Bai. Bestelakorik esan izan bada ere, sukaldean eginiko hondakin organikoak zein fruitu eta animalien oskol eta hezurrak konpostagarriak dira. Sukaldatutako hondakin organikoekin lortutako konposta kalitate oneko ongarria da.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Konposta egiteak usain txarra sortzen du?

    Etxeko konpostak ez du usain txarrik sortu behar. Usain txarra tratamendu eskasaren adierazle da. Usain txarra badu, informazio bulegora (900 776 776) jotzea aholkatzen da. Teknikari batek behar beste azalpen emango dizu edo, bestela, zure etxera joango da arazoa konpontzeko.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Konposta baratzean erabil daiteke?

    Baratzerako, lore-ontzietarako, zuhaitzetarako... erabiltzen da kalitatezko ongarri gisa. Landareek eskertzen dute eta gure osasunak ere eskertuko du. Konpostaren kalitatea organikoaren garbitasunaren eta tratamendu egokiaren araberakoa da. Ikastaroa erraza eta oso praktikoa da.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Kale etxean bizi naiz, auto-konposta egin dezaket? Nola?

    Bai. Bi aukera daude, bermikonposta eta auzokonposta. Lehena, bermikonposta, etxeko kubo baten tamainako konpostagailu batekin egiten da, bertan zizare berezi batzuen bidez hondakin organikoak konpost bilakatzen dira, ez usainik ez mantentze lan berezirik gabe (nahiz eta zizareak izan ez dute bizirik mantentzeko lanik ematen). Beste aukera auzo-konposta da, pixkanaka udalerri guztietan eta auzo guztietan jartzen joango den ekimena, bertan gune publiko batean jarritako konpostagailu handiez konpostatzen da. Gune hauek gutxienez 8 etxebizitzek partekatzen dituzte, eta beraz, hauen guztien elkarlanaren artean sortzen da konposta.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Auzo-konposta egiteko gunea auzoan jartzea non eta nola eskatu behar dut?

    Udaletxean edota Urola Erdiko Mankomunitateko harreman bideen bidez eska daiteke:

    Tel: 943857319

    ueue@udal.gipuzkoa.net


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)