INZIDENTZIAK 943857319

Garbiguneak

DESKRIBAPENA

Urola Erdiko Mankomunitateak bi garbigune ditu, bata Azkoitian eta bestea Azpeitian. Modu berean,  Zestoan birziklapen etxe bat ere badago Zubimusuko ekarpen gunearen alboan kokatua.  

Nori zuzenduta dago garbiguneen zerbitzua?

Garbiguneak eta Birziklapen etxeak esklusiboki Urola Erdiko Mankomunitateko udalerri kideetan hondakinak sortzen dituzten herritar partikularrek erabil ahal izango dituzte, era berean baitakomertzio, industria enpresek eta gremioek ere. Modu honetan, 3 kategoria daude garbiguneen erabilera egin ahal izango dituzten pertsonen artean

- Urola Erdiko Mankomunitateko udalerri kideetan hondakinak sortzen dituzten herritar partikularrak

- Urola Erdiko Mankomunitateko udalerri kideetan lanean diarduten enpresa, komertzio eta zerbitzuak

- Urola Erdiko Mankomunitateko udalerri kideetan obra txikien eraikuntza eta eraispen lanetan diarduten gremioak

Isur daitezkeen hondakinak eta hauen mugak

Modu orokorrean,  garbigunean isurtzeko hondakinen muga 250 Kg edota 2m3 izango da erabiltzaile bakoitzarentzat aste bateko epean. Eraikuntza eta eraispen lanetan dabiltzan gremioen kasuan 500 Kg izango da  obra hondakinak isurtzeko aste bateko muga. Enpresa, komertzio eta zerbitzuen kasuan debekatuta izango dute beraien prozesuetan zuzenak diren hondakinak garbigunean isurtzea.

Horrez gain, enpresa, komertzio zein zerbitzuek eskaera bat egin beharko ditoe Urola Erdiko Mankomunitateari baimena izan dezaten beraien hondakinak modu kontrolatuan garbiguneetan isurtzeko. Baimen eskaera bat bete beharko dute eta Urola Erdiko Mankomunitatearen bulegoetan  entregatu, edota korreo elektronizkoz edo arruntez bialdu. 

Bestalde,  ezin izango da garbigunean 3500 Kg baino gehiago pisatzen duen iblgailurik sartu.

Isur daitezkeen hondakin zehatzak eta bere limiteak

Motorereetako olioak eta filtroak, herritar partikularrek bakarrik ekar ahal izango ditutze eta 25 litro hilabetean gehienez.

- Bateriak eta akumuladoreak

Aerosol-ontziak, beteak edo erdi beteak: 10 unitate hilean gehienez

- Inprimagailuen toner-karkasak, CDak, disketeak eta bideozintak. 

- Linea zuriko nahiz gris-marroiko etxe-tresna elektriko elektronikoak

- Fluoreszente eta bombilak, gehienez 100 unitate hilean

- Hondakin geldoak: etxeetako obran txikien hondakinak, harrizkoak, lurrak, errautsak, kristalak, etab., 500 Kg guztira astean gehienez

- Eraikuntza eta eraispen lanetatik eratorritako igeltsuzko hondakinak, 250 Kg gehienez asteko.

- Egur garbia, plastikorik, metalik, pinturarik edo beste era bateko konposaturik gabea

- Egur zikina, pintura, barniz edota beste era bateko konposatuak dituena, baina beira ezin izango du eduki

- Zuhaitz adarrak, belarrak, sasi eta antzekoak, gehienez 8 cm ko diametroa dutenak.

- Pneumatikoak, herritar partikularrek ekarritakoak soilik eta metalik gabe egon beharko dute

- Metalezko hondakinak eta txatarra

- Pilak, mota guztietakoak

- Identifikatutako eta arriskutsuak izan daitezkeen produktu kimikoak, beraien hontzietan ezarrita

- Pintura eta disolbatzaileak, beren hontzietan, 10 litro hilean gehienez

- Plastiko gogorrezko hondakinak

- Osagai arriskutsuak izan dituzten ontziak, 10 ontzi hilean gehienez

- Erradiografiak

- Plastiko bilgarria

- Ardi larrua

- Siloko belarra biltzen duen plastiko bilgarria

- Porexpana

Garbiguneen kokapena

AZKOITIA

AZKOITIKO GARBIGUNEA

Lekua: Zumarrago errepiadea Z/G, 20720 Azkoitia.

Ordutegia:

      Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera goizez 09:00etatik 13:00era eta arratsaldez 15:30etatik 17:30etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

      Udako ordutegia: Astelehenetik ostiralera goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00-19:00. Larunbatetan 10:00etatik  13:00etara

Hondakinak isurtzeko modua: Garbiguneara sartu aurretik arduradunari kontsulta egingo zaio eta beronek prozedimentua azalduko dio. Garbiguneak baditu segurtasun eta kudeatze arau batzuk, zeintzuk erabiltzaileak errespetatu egin beharko dituen. 

Garbigunera sartzean, erabiltzaileak hondakinak edukiontzi seinalizatuetan utzi beharko ditu modu egokian banatuta. Nahasian dauden hondakinak ez dira jasoko, beraz garbigunera datorrenak modu egokian aurkeztu beharko ditu bere hondakinak, bertako edukiontzietan isur ahal izateko.

Bestalde, badago hondakin arriskutsu bat, amiantoa, kudeatzeko eta maneiatzeko orduan sor ditzakeen arozoengatik prozedimentu zehatz bat eskatzen duena. Hori dela eta, norbaitek amiantoa garbigunera ekarri behar badu, bertan prozedimentua eta hartu beharreko neurriak azalduko zaizkio, eta erabiltzailea derrigortuta egongo da prozedimentua betetzera.  

Azkenik, garbigunearen erabiltzaileak ezin izango du garbigunea bere ordutegietatik kanpoko denboretan erabili. Era berean, debekatuta egongo da hondakinak garbigunearen inguruan isurtzea; arau hauste hauek oso larritzat joko dira eta 600-1500€ arteko isunarekin zigortu ahal izango da batetik eta bestetik garbiguneko erabilera galerazi ahal izango zaio.

AZPEITIA

AZPEITIKO GARBIGUNEA

Lekua:

Errezilbidea Z/G, 20730 Azpeitia.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00era eta 15:00-18:00; eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.