INZIDENTZIAK 943857319

GURE ESKU

GURE ESKU -> Birziklatzea

Birziklatzea

Birziklatzea, denon ardura

Azkeneko aukera da birziklatzea. Birziklatzean, agortuta dauden produktuetako lehengaia aprobetxatzen dugu. Jadanik balio ez diguten plastiko, estalki, paper nahiz aluminiozko ontzi guztiak etxean bereizi behar ditugu, guztion ardura da. Keinu txiki batekin kutsatzea saihesten dugu.

Etxean sortzen den hondakinen %90etik gora birziklagarria da. Atez ateko bilketaren bidez birziklapena herritar guztien artean orokortua duten Gipuzkoako herrietan %80tik gora biltzen da bereizita: %40 organikoa da eta konpost bihur dezakegu, %15 papera, %12 ontzi arinak dira eta %14 beira.

Lehengai hori guztia beste produktu batzuk egiteko aprobetxatzea zentzuzkoa da guztiz, zentzurik ez duena da energia hori guztia alferrik galtzea:

“ Ez zait inteligentea iruditzen dirua airean (errauskailuen kasuan) edo lurpean jartzea”
(Roberto Cavallo, Ingurumen Komunikaziorako Nazioarteko Elkartearen presidentea)

“Eta hartzen badu berearen ardura, bere hondakinena.
Eta hondakin horiekin ohartzen bada lehen janari zena, lehenago enbase zela, enbase haiek garraio, garraio haiek petroleo… eta etxeko hondakin apurrak mundu logika oso bat azaleratzen dio.
Eta bere esku hartzeaz galdetu.
Eta orduan hondakina ongarri zaio. Bere koherentziaren ongarri.”

(Maialen Lujanbio, Eskuak zenbat dezaken)

Informazio erabilgarria:

Honi lotutako informazio gehiago