INZIDENTZIAK 943857319

GURE ESKU

GURE ESKU -> Murriztea

Murriztea

Murriztea,lehenengo pausoa

Hondakinik onena sortzen ez dena da. Hondakinez ari garenean, murriztea da lehenengo helburua, hala dio Europan eta munduan onartuta dagoen hondakinen hierarkiak.

Bi arrazoi nagusi daude gure etxeko zabor poltsa arintzen hasteko:

  • Ingurumenarentzat hobea da. Hondakin gutxiago sortuta, horiek tratatzeko energia kontsumoa txikiagoa izango da, eta ondorioz kalte gutxiago egingo diogu inguruari. Era berean, hondakinen trataerak sor ditzakeen lixibiatuak, isurketak edo bestelako kutsadurak ez dira hainbeste izango.
  • Dirua aurrezten dugu. Hondakinak biltzeko eta garraiatzeko kostuak, bai eta horiek tratatzeko ahalegin ekonomikoa ere, apalagoak dira.

Hondakinak murrizten norbera etxetik has liteke, eguneroko bizitzan hartzen ditugun erabakiekin eta praktika onekin. Prebentziorako politika aktiboaren baitan, Urola Erdiko Mankomunitateak eta udalek ere, herritarren eskura jarri dituzte hainbat aukera.

Informazio gehiago

Honi lotutako informazio gehiago