INZIDENTZIAK 943857319

GURE ESKU

GURE ESKU -> Murriztea -> Autokontsumorako baratzak

Autokontsumorako baratzak

Norberak lantzen eta produzitzen duena, arduraz kontsumitzen du, eta hondakin gutxiago sortzen da horrela.

Autokontsumorako baratzezaintzak premisa horri erantzuteko balio du. Izan ere, baratzeko lana eskerronekoa da, ingurumenari eta gizarteari egiten diogun mesedeaz jabetzen baikara lurra gure kabuz lantzen dugunean, eta naturarekiko lotura sendotzen dugu.

Baratzezaintzak gero eta interes handiagoa du herri guneetan, lur zati edo lorategi bat duenak hortxe jartzen du baratza; eraikinetako terrazak ere tomate eta bestelako landarez ikusten ohitu gara. Baina lurrik ez duenarentzat ere bada alternatibarik.

Udalak herritarren eskueran jartzen hasi dira lur publikoak, autokontsumorako landu ditzaten. 50-70 metro koadroko lur sailak izaten dira normalean, alokairuan edo/eta baldintza batzuekin emanak.

Euskal Herrian Gasteiz izan zen udal baratzak sustatzen lehengotakoa, horren ondoren etorri dira Zarautz, Legorreta, Sarriguren… Gipuzkoan, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean Gipuzkoako Baratze Parke Sarea sortu dute hainbat udalek.

Urola Erdiko herrietan autokontsumorako baratzezaintzaren inguruan hainbat ekimen jarri dira martxan:

  • Zestoako Udalak herri eko-baratzen egitasmoa abiarazi du. Udalerriko bi zonaldetan baratzerako hainbat lur sail atondu ditu Udalak eta udaberrirako 28 partzela inguru lantzen hastea espero dute.
    Informazio gehiagorako: 943 14 70 10 / ingurugiro@zestoa.net
  • Ingurugiroetxea museoak autokontsumorako baratzezaintzarako ikastaroak antolatu ditu 2010ean eta 2011n, “Ereiten” proiektuaren baitan, eta hainbat herri baratza atondu dituzte Azpeitian eta Azkoitian. Bere webgunean baratzezaintza nola egin azaltzen duen materiala kontsulta liteke: www.ingurugiroetxea.org