INZIDENTZIAK 943857319

GURE ESKU

GURE ESKU -> Murriztea -> Azken Minutuko Merkatua

Azken Minutuko Merkatua

Herritarrok elikagaietan kontsumitzen dugunaren erdiak zakarretan amaitzen du. Araudi zorrotzak eta kontsumitzaileon ohitura desegokiek eragiten dute halako galera, oraindik kontsumitu daitezkeen produktuak alferrik galtzen dira.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak hori saihesteko ekimena jarri du habian: Azken Minutuko Merkatua (Last minute marquet). Ekimen horren bidez, hainbat saltokitan alferrik galduko liratekeen ehunka tona elikagai berreskuratzen ditu urtero, 2011n 409.804 kg bildu zituen modu horretan. Ondoren, irabazi gabeko elkarteei ematen dizkie, elikagai horiek behar dituzten herritarren artean bana ditzaten.

Elikagaien bankuak egoitza bi ditu, bata Oiartzunen eta bestea Bergaran. Informazio gehiago nahi izanez gero, bere webgunera jo dezakezu.

Elikagaiak aprobetxatzeko ardura norberarena ere bada. Hauek dira har daitezkeen zenbait jokabide:

  • Jatetxean: Jatetxera joan aurretik deitu ezazu zenbat lagun joango zareten esanez, sukaldariak jakin dezan zenbat lagunentzako jakiak behar dituen. Sobratutakoa tupper batean etxera eramateko lotsarik ez izan.
  • Etxean: Hozkailuan dituzun jaki freskoak galdu aurretik, izozkailuan sartu. Egunerokoan sobratzen zaizkigun jakiekin plater goxoak prestatu ditzakegu.