INZIDENTZIAK 943857319

GURE ESKU

GURE ESKU -> Murriztea -> Erosketak zentzuz egin

Erosketak zentzuz egin

Saltoki handietan erosten dugunean plastiko eta hondakin ugari etxeratzen dugula kexatzen gara maiz. Baina gure esku ere badago zaborra erosi beharrean produktuak erostea.

Eko-erosleak, erosketa egiten du ahalik eta kalte ekologiko gutxien eraginez. San Marko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “Ekoshopper” kanpaina jarri zuten martxan eta 100 familiak guztira 15,34 kilo hondakin murriztu zuten eko-erosketa bana eginez.

Hemen dituzu erosketa zentzuz egiteko gomendio batzuk:

  • Erosketak egitera joan aurretik zerrenda egitea komeni da, benetan behar ez duzun ezer saskian ez sartzeko.
  • Produktu ontziratua erosi aurretik, saiatu zaitez etxean egiten (tomatea, jogurtak…)
  • Produktua inguratzen duen ontzia edo estalkia zertarako berrerabili dezakegun pentsatu aurrena.
  • Zenbait elikagai saltoki txikietan erosiz plastiko ugari aurrez dezakegu (ogia, berdurak…)
  • Frutak eta berdurak bananduta pisatu, baina ondoren sartu zorro berean; nahi adina etiketa itsatsi diezaiokegu.
  • Ahal bada erosi tamaina handiko zorroak (familiarrak) eta xaboi kontzentratuak.

Ikusi Ekogunea TB saileko bideo honetan “ekoshopping” nola egiten den.