INZIDENTZIAK 943857319

GURE ESKU

GURE ESKU -> Murriztea -> Esne-makinak

Esne-makinak

Esne-makinak erabilita ontzi arinen hondakin kopurua asko murriztu dezakegu, esne-makina gehienetan ontzi berrerabilgarrien sistema erabiltzen baita. Egunean 150 litro esne modu horretan erosiz gero, hilabeteren buruan 4.200 Tetra-brik gutxiago izango genuke gure hondakinen artean.

Esne-makinek eskaintzen duten esnea egunekoa eta kalitate onekoa da. Salmenta zuzenean oinarriturik dagoenez, merkeagoa ere bada.

Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan esne-makina bana aurkituko duzu; horietan esne poltsaratua dago salgai.