INZIDENTZIAK 943857319

GURE ESKU

GURE ESKU -> Murriztea -> Murrizteko hamar aholku

Murrizteko hamar aholku

Zenbait aholku jarraituz gero hondakinak erraztasunez murriztu daitezkeela jabetuko zara. Gipuzkoako Aldundiak 21 familiarekin egindako froga-pilotu batean %15 hondakin gutxiago sortu zuten eguneroko ohituretan neurri soil batzuk hartuta.

Hemen dituzu gomendio batzuk:

  • Erosketak egitean poltsa berrerabilgarriak edota etxeko orga erabili. Plastikozko poltsa gehiegi sortzea saihestu dezakezu gisa horretan.
  • Iturriko ura edan pitxarretik edo botila berrerabilgarrietatik. Botila gutxiago sortzea eta energia aurreztea lortuko duzu.
  • Erosi sasoiko produktuak, solteak eta bertokoak. Bilduki eta zorro gutxiago izan ohi dute. Ba al dakizu eko-erosle izatea zer den?
  • Eraman etxeko tupperra arrandegira eta harategira. Garbiagoa da eta ez duzu paper plastifikaturik bota behar izango zakarretara.
  • Haurrentzako oihalezko pardelak. erabili. Haur batek 1.000 kilogramo hondakin inguru sortzen du erabili eta botatzeko pardelekin.
  • Postontzian jarri ezazu eranskailua, propagandarik ez duzula nahi adieraziz. Paperezko iragarkirik ez dizu inork sartuko eta postontzia txukunago izango duzu beti. Eskuratu hemen eranskailuaren irudia.
  • Opariak egiterakoan, hondakin gutxiago sortzen duten produktuekin gogoratu. Opariak biltzean papera berrerabili, ahal den neurrian. Etxeko txikiak ingurumenaren alde hezteko modu aproposa da.
  • Ontzi berrerabilgarriekin funtzionatzen duen esne makina erabili edo erosi esnea esnezaleari zuzenean. Esne goxo eta nutritiboa edan dezakezu etxetik eramandako botilan.
  • Zerbait erosi aurretik, ahal bada alokatu ezazu edo eskatu lagunari. Aldi baterako soilik erabili behar baduzu, merkeago aterako zaizu, eta ekologikoagoa da.
  • Ordainagiriak korreo elektronikoz bidaltzeko eskatu. Internetek dituen abantailak aprobetxatuko ditzakezu eta papera murriztu.