INZIDENTZIAK 943857319

HONDAKIN MOTAK

Sortzen ditugun hondakinak ez nahastea da gakoa. Horrela gure kaleetan 8 edukiontzi ezberdin ditugu beste horrenbeste frakzio gaika biltzeko: hondakin organikoa, papera eta kartoia, ontzi arinak, beira, arropa, olioa, pilak eta nahasian biltzeko edukiontziak ditugu. Nahasian biltzen dena da birziklatzen ez den bakarra, eta edukiontzi horretara botatzen den edozein gai (birziklagarria izan hala ez) zabortegira doa zuzenean.

Hondakin organikoa jasotzeko atzeko kargako edukiontziak erabiltzen dira, eta bertara hondakinak botatzeko beharrezkoa da izena emanda egotea eta giltza izatea.

Azpeitian nahasian biltzeko edukiontziak ere atzeko kargakoak dira, eta ontzi arinak eta papera eta kartoia biltzekoak berriz gaiko kargakoak.

Gainontzeko herrietan nahasian biltzeko edukiontziak, papera eta kartoia biltzekoak eta ontzi arinak biltzekoak alboko kargako edukiontziekin biltzen dira.

Beira herri guztietan gaiko kargako edukiontzietan, iglu formakoetan biltzen da.

Azkenik, beste edukiontziak (pilak, arropa eta olioak) bilketa bereziak dituzte eta ezin dira sailkatu.

Hondakin motak