INZIDENTZIAK 943857319

HONDAKIN MOTAK

HONDAKIN MOTAK -> Beira

Beira

Zer bota?

  • Beirazko botilak (zuriak, berdeak eta marroiak).
  • Kristalezko ontzi eta potoak (kontserbenak, lurrinenak eta kosmetikoenak).

Nola?

  • Hutsak eta garbiak.
  • Estalkirik, tapoirik eta kortxorik gabe.

Zertarako?

Tratamendu instalazioetan beira garbitu, xehatu eta partikula ezegokiak edo bota daitezkeenak kentzen zaizkio, ontzi lantegietan birziklatu ahal izateko moduan utziz. Haietan kiskalkina ateratzen da (berreskuratutako beira, aratza, garbia eta xehatua).

Birziklapen prozesua osatzeko, kiskalkina galdatu egiten da eta berriro kristalezko ontziak egiten dira.

Nola biltzen da?

Ecovidriok jasotzen du Mankomunitatearen bitartez eta Laudioko plantara eramaten du. Horretarako udalerrien hiriguneetan beira jasotzeko 175 iglu berde daude kokaturik.