INZIDENTZIAK 943857319

HONDAKIN MOTAK

HONDAKIN MOTAK -> Hondakin bereziak

Hondakin bereziak

Hondakin bereziak jasotzeko Mankomunitateak zerbitzu desberdinak burutzen ditu egun eskualde osoan. Bilketa hauek egiteko edukiontziak hirigunean kokatuta daude eta guztiak Mankomunitatearen bidez kudeatutakoak dira.

  • Oihalak edo ehunkiak
    Arropa eta oinetako zaharrak biltzeko edukiontzi bereziak erabiltzen dira 2005eko maiatzetik hona. Hauek OldBerri S. Koop.-k jasotzen ditu. Materiala, egoeraren arabera, berrerabili edota birziklatu egiten dute. 18 edukiontzi daude egun eskualde osoan.
  • Pilak
    Hiriguneetan, kalean zein dendetan, kokaturiko 29 edukiontzi berezien bidez jasotzen ditu Mankomunitateak eta Recypilasera eramaten ditu hilean behin.
  • Olioa
    Etxeetako sukaldeko olioa biltzen 2001eko urrian hasi zen UEUE, hilean behin kamioi mugikorraren bidez, baina jada kamioi hau Zestoan soilik erabiltzen da. Egun Ecogras Recuperación y Reciclado S.L.k UEUEren bidez jasotzen dituen edukiontzi laranjak erabil daitezke. 21 edukiontzi daude zazpi udalerrietan eta Ecograsek Altsasun duen birziklatze plantara eramaten ditu.
    Ostalaritzan Ecograsek berak atez ate biltzen du sukaldetako olio erabilia.
  • Bereziak
    Noizbehinka etxeetan sortzen diren hondakin bereziak jasotzeko (adibidez, etxetresna txikiak, olioa, pintura eta disolbatzaileak) garbigune mugikorraren zerbitzua Zestoan soilik dago (hilero azken ostiralean). Atal hauek Azpeitian eta Azkoitian kokaturiko bi garbigune finkoetan biltzen dira.
  • Bolumen handikoak
    Tamaina handiko trasteak mankomunitateak ostiraletan biltzen ditu 7 udalerrietan. EMAUS enpresaren bidez, Azpeitia eta Azkoitian bi astean behin biltzen ditu eta gainontzeko udalerrietan hilean behin azken ostiraletan; bilketa honetarako bere ibilgailu propioa erabiltzen du enpresa honek. Horretarako herritarrek edukiontzien ondora jaitsi behar dituzte egun horretan.  Etxean bertan jasotzeko zerbitzua (656789574 telefonoan) ere eskaintzen da. Zerbitzu hau ez da kobratzen.