INZIDENTZIAK 943857319

HONDAKIN MOTAK

HONDAKIN MOTAK -> Hondakin organikoa

Hondakin organikoa

Hondakin organikoak konpostatzeko dituen beharrengatik, hondakin organikoak bereizteko herritarrek izena eman eta formazio saio bat pasa behar dute. Hau egiten dutenek hondakin organikoak poltsa berezietan edukiontzietara botatzeko giltza eta potea jasotzen dute. Hondakin organikoa edukiontzi bidez bereizi nahi dituenak soilik Azkoitian eta Azpeitian du aukera. Eta Urola Erdiko Mankomunitatean, web onen bidez edo harremanetarako edozein biderekin izena eman dezake.

Auto-konposta

Norberak bere etxeko lursail batean edo bere erabilerarako duen lursail batean bere hondakin organikoak konpost (beraz ongarri) bihurtu ditzake. Horretarako nahikoa da 1m2 inguruko lur zatitxoa izatea, konpostagailu bat eta konposta egiteko oinarrizko trebakuntza. Modu errazean, arazorik gabe etxean hondakinak ongarri bihurtu ditzakegu.

Auto-konposta modu partekatuan ere egin daiteke, lursail berean etxebizitza bat baino gehiagok konpostagailu berdinean konposta eginez. Kasu honetan konposta egiten duten bi etxebizitzek jasoko lituzkete beste edozeinen onura berdinak.

Urola Erdiko Mankomunitateak auto-konposta egin nahi duen edozein herritarri konpostagailua, aireztagailua, eskuliburua eta oinarrizko trebakuntza emango dizkio.

Auto-konposta egiten duen edonori herriz herri aldakorrak diren hobari ekonomikoak eskaintzen zaizkio, bere hondakin organikoak ez baitira kudeatu behar.

Auzo-konposta

Lursailik ez izan arren, udalerri guztietan herrigunean konposta egiteko gune batzuk egokituko dira; gune horietan 7tik gora etxebizitzen artean konposta egingo da etxe bizitza bakarretarako auto-konpostagailuak baino handiago batzuekin. Auzo-konposta guneak behar ahala eraikitzen joango dira, beraz, izena eman nahiz eta zure auzoan gunerik oraindik ez egon. Auzo-konpostean parte hartzen dutenen artean egiten dute konposta eta beraz, auto-konposta egiten dutenen onura berdinak lituzkete. Behin konposta egindakoan erabilerarik ez bazaio emango mankomunitatea arduratuko da hori bildu eta baserritarren artean banatzeaz.

Bermikonposta

Bermikonposta herriguneko etxebizitzetan, ohiko pisuetan, edo lursailik ez duten etxeetan egiteko modua da. Bertan, lur-zizare gorrien bidez etxeko hondakin organikoa humus bilakatzen da (konposta baino ongarri hobea). Etxean oso toki gutxi behar duen ontzi bat erabiliz eta arazorik sortzen ez duen sistema batekin etxeko hondakin organikoak kudeatuko ditugu. Bermikonpostak haragi eta arrain hondakinak ezin ditu konpostatu beraz, sistema honek ez ditu onura berdinak izango; hala ere, hobari ekonomikoak eta jarraipenerako zerbitzuak izango dira.

Izena eman

Auto-konposta, auto-konposta partekatua, auzo-konposta edota birmikonposta egin nahi baduzu, klikatu lotura eta bete izen-emate orria.

Informazio gehiago behar izanez gero jarri gurekin harremanetan.