INZIDENTZIAK 943857319

HONDAKIN MOTAK

HONDAKIN MOTAK -> Ontzi arinak

Ontzi arinak

Zer bota?

  • Plastikozko ontziak: freskagarrienak, olioarenak, garbiketako produktuenak, kosmetikoenak, jogurtenak, plastikozko poltsak, ur botilak…
  • Metalezko ontziak: edarienak, kontserba potoak, hustutako aerosolak, metalezko estalkiak…
  • Tetrabrikak.
  • Beirazko ontzien metalezko tapak.

Nola?

  • Ontziak guztiz hustu, garbitu eta tolestu.
  • Ontziak eta beren estalkiak bereizita laga.
  • Ez utzi ontziak plastikozko poltsa baten barruan; hustu edukiontzian eta poltsa bertan sartu.

Zertarako?

Legazpiko sailkapen plantara eramaten dira, han material ezberdinak sailkatu eta birziklapen enpresetara bidaltzeko. Makinen bidez, plastikozko ontzietatik (sailkatu ondoren) galtxikina lortzen da, arroz pikorraren antzeko partikula txikia, alegia. Galtxikin harekin, besteak beste, hodi eta edukiontzi berriak egiten dira.

“Kraft” papera egiteko tetrabriken kartoiaren %100 berreskuratzen da. Metalak aluminioa edo altzairua lantzen den plantetara eramaten dira, ontzi berriak ekoizteko edo lehengai gisa erabiltzeko, hurrenez hurren.

Noiz biltzen da

Mankomunitateko udalerri guztietan ontzi arinen edukiontziak astean bitan biltzen dira. Bi egun hauetan Legazpiko bereizketa plantara eramaten dira.

Informazio gehigarria: Ikus Urnietako Sailkatze Plantako bideoa Ikusi eta Ikasi atalean.