INZIDENTZIAK 943857319

Ikuskapen zerbitzua

HELBURUAK

Hondakinen kudeaketa egokia dela bermatzeko Mankomunitateak ikuskapen zerbitzua dauka.

Ikuskapen zerbitzu honen helburu nagusia herritarren bizi kalitatea hobetzea da, Urola Erdiko Mankomunitateko udalerrietan sortutako hondakinak modu egokian kudeatuaraziz.

Hondakina sortzen den momentutik eta hondakin izateari uzten dion arte, fase ezberdinak pasatzen ditu material horrek. Gainera, hondakinaren izaeraren arabera (organikoa, papera, ontzi arina, bolumen handikoa, arriskutsua,...) bere etapa partikularrak pasa beharko ditu kudeaketa prozesuan.

Ontzi arinen kasuan esaterako, berauek biltzeko Mankomunitateak jarritako kolore horiko edukiontzietan isuri beharko ditu sortzaileak. Ondoren, hondakin hori bilketa zerbitzu bidez bertatik erretiratuko da beste eremu baten kudeatzekotan. Azkenik bere tratamentu egokia izango du hondakina izateari utzi aurretik. Fase hauek guztiak modu egokian egiten direla bermatzea da Ikuskapen zerbitzuaren helburua.

Zer lortzen da honekin?

- Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak modu eraginkorrean funtzionatzea, oztoporik eta atzerapenik gabe.

- Kostu ekonomikoak gutxitzea zerbitzua eraginkorragoa delako, horrela herritarren tasetan modu positiboan eraginez. 

- Kaleak eta landa eremuko lekuak garbi mantentzea eta kontrolez kanpoko hondakin isurketak ekiditea.

- Hondakin bakoitzari dagokion kudeaketa bermatzea, horrela, materialen berrerabilpena eta birziklapena bermatuz.


ZER IKUSKATZEN DA?

Etxeko hondakinak biltzeko Urola Erdiko Mankomunitateko ordenantza arautzaileak 11. artikuluan adierazitako hondakinak kudeatuko direla adierazten du. Ikuskapen zerbitzuak beraz, hondakin tipo hauen kudeaketa modu egokian egiten dela zaindu, kontrolatu eta bermatu nahi du.

Hiru arlo nagusietan sailkatzen dira ikuskatze jarduketak.

  • - Bilketa zerbitzua: edukiontzien egoera, edukiontzietan isuritako hondakinak, hondakinen garraioa
  • - Garbiguneko zerbitzua: sartzen diren hondakinak, kudeaketa, ateratzen direnak, hondakinen berrerabilpenerako programak
  • - Konpostaje zerbitzua: autokonpostaje eta auzokonpostaje praktikak, edukiontzien egoera, herramintak,
  • - Industria, komertzio eta zerbitzuetan hondakinen gaiak sortzen dituen edozein intzidentzia.

NOLA EGITEN DIRA?

Mankomunitateak egiten dituen ikuskapen jarduketak egiteko beste erakunde batzuen kolaborazioa eta koordinazioa beharrezkoak dira. 

Ikuskatzaileak prestaketa egokia daukate ikuskatze jarduketak egiteko eta ikuskaketak protokoloa jarraituta egiten dituzte.

Ikuskapen jarduketak era orotarikoak izan daitezke: 

  • - Bapatekoak, aurretik planeatu gabe egin daitezke, eta nolabaiteko susmoak mugituta egiten dira
  • - Aurretik planeatutako eta zehaztutako ikuskatze jarduketak, normalean eremu baten etengabeko intzidentziak atzeman izan badira.
  • - Hondakinen karakterizazioak, tamania handiko hondakin kantitateak ikuskatzen dira eta tendendtziak ateratzeko erabiltzen dira.  
  • - Hondakinen kudeaketa prozesuan atzemandako edozein intzidentzia kudeatzeko erabiltzen da

Ikuskapen jarduketa egin ostean ikuskatzaileak akta bat sortzen du ikuskatutakoa nola izan den deskribatuz. 

 


ARAU-HAUSTEAK

Hondakinen kudeaketa sisteman azaldutako arau-hausteak Mankomunitateak kudeatu eta artxibatzen ditu eta beraien ebazpena Mankomunitateak ematen du.  

Ikuskapenetan jasotako aktak Mankomunitateko erregistroan artxibatzen dira, paperezko formatuan eta baita formatu informatikoan ere. 

Jasotako intzidentzien aktetatik jarraituta zigor prozedurak hasten dira, gertatutako intzidentzien erresponsabilitateak identifikatzeko eta egindako kalteak konpontzeko. 

Zigor prozeduratan, badago zigor mota bat Zero Zigor izenekoa, zeinek intzidentzien errespontsabilitateak identifikatzen dituen eta identifikatutako horri egindako arau-hausteari buruz  jakinarazten zaion. Zero Zigor jakinarazpenak herritarrak kontzientziatzeko eta hezteko helburua dauka eta bere izaera abisuzkoa da soilik.

Gainerako zigor prozedurak, zigor espediente bidez kudeatzen dira eta horretarako prozedura honek honako fase hauek dauzka:

  • - Lehenik eta behin hasierako jakinarazpen bat bidaltzen zaio ustezko erantzuleari egindako arau-hausteaz informatuz, eta arau-hauste horrek izan ditzakeen zigorrez informatuz. Jakinarazpenarekin ados ez badago, alegazioak egiteko aukera izango luke ustezko erantzuleak, 15 eguneko epean. 
  • - Ondoren, zigor proposamena  jakinarazten zaio identifikatutako pertsonari eta zigor zehatza ezartzeko proposamena egiten da. Horren aurrean alegatzeko aukera izango du ustezko erantzuleak, 15 eguneko epean.
  • - Azkenik, zigor ebazpenaren jakinarazpena bidaltzen zaio identifikatutako pertsonari. Horren aurka zigorra jasan duen pertsonak bi aukera ditu: berraztertzeko errekurtsoa jar dezake hilabeteko epean zigorra ezarri dion organoaren aurrean, edo administrazioarekiko-auzien epaitegira jo dezake, bi hilabeteko epean.