INZIDENTZIAK 943857319
Lehendakariaren agurra

LEHENDAKARIAREN AGURRA

 

Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A, 2015eko urtarrilaren 28tik aurrera Urola Erdiko Mankomunitatearen sozietate publikoa da, baita beraren tresna instrumentala ere. Urola Erdiko Mankomunitatea bazkide bakarra da eta sozietatea %100ean publikoa da. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A.ren xedea Urola Erdiko Mankomunitatearena da:

 

- Etxeetako hiri-hondakinak biltzeko zerbitzuak.

- Hiri-hondakinak gaika biltzeko eta garraiatzeko zerbitzuak, eta Garbiguneen kudeaketa.

- Hiri-hondakinak tratatu eta deuseztatzeko zerbitzuak, jarduera horien eta hondakinak uzteko edo isurtzeko tokien itxi osteko zaintza barne.

- Ingurumenari buruzko informazio- eta sentsibilizazio kanpainak.

 

Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A.k konpromisoa du ekonomia jasangarritasunarekin, gizartearekiko erantzunkizunarekin eta gardentasunarekin.

Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.Ak ingurumen  kudeaketa  irizpideak kontuan hartzen ditu eta berrikuntza eta garapenerako proiektuak ere sustatzen ditu. 

Sozietate horren xedea  Urola Erdiko eskualdeko biztanleen ongi izatea eta  bizi kalitate hobetzea da. 

 

 

 

Izen abizenak: Aitor Bereziartua Larrañaga

Jaoitze data: 06/06/1971
Egoera zibila: Ezkongabea
Formakuntza akademikoa: Ingeniari Teknikoa
Lan experientzia: Sammic S.L (Kalitateko eta Prebentzioko Teknikoa) eta Alfa Microfusion S.L. (Kalitateko eta Prebentzioko teknikoa)
Tel: 943857319
Helbide elektronikoa: ueue@urolaerdia.eus

 


Estatutuak

Urola Erdiko Lapatx S.Aren Zabortegiaren estatutuak hauek dira (PDF)


Helburu soziala

Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.Aren  xedea alde batetik, Azpeitiako udalherrian kokatuta dagoen eta udaletxearenak diren lursailetan eraikia dagoen  Lapatx zabortegiaren kudeaketa egitea da. Bestetik, Urola Erdiko Mankomunitateak agindutako zerbitzuak eta programak gauzatzea, Mankomunitatearekin berarekin eta honek parte hartzen dituen entitateekin elkarlanean. Hau kudeaketa mandatu edota programa-kontratu bidez egiten da.

 

 


Biltzar Nagusia

Biltzar Nagusiaren osaera (PDF)


Administrazio kontseiluaren konposizioa

Urola Erdiko Lapatx SA Zabortegiaren Administrazio Kontseilua horrela dago konposatua (PDF)


Antolakuntza

- Urola Erdiko Lapatx Zabortegia SAren Biltzar Nagusia (PDF)

- Urola Erdiko Lapatx Zabortegia SAren Administrazio Kontseilua (PDF)

- Urola Erdiko Lapatx Zabortegia SAren Lehendakaria (PDF)