INZIDENTZIAK 943857319

Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A.

Lapatxeko zabortegia, zabortegi kontrolatua da, eta hondakinen isurketa, tratamendua eta biltegiratzea eskaintzen ditu.

Lapatxeko zabortegia Urola Erdian kokatzen den zabortegi kontrolatua da. 1988an ireki zen, eta Errezil errekaren meandro zahar baten gainean eraiki zen; honek iragazgaiztasuna bermatzen baitzuen.

Azpitik, hondakinak gordeko dituen eremuak iragazgaitzak bilakatzeko prestatu ondoren, hondakinak bota eta zabaltzen dira. Eremu osoan 2-3 metroko hondakin geruza osatzean lurraren eta inerteen nahastura bateko geruza batez estaltzen da. Berriz ere hondakinak gainean botatzeko.

Eremu guztian zehar, tutu bidez hondakinen deskonposizioan sortzen den gasak (metanoa batez ere) ateratzeko sistema bat dago. Bertatik lortutako gasa erre egiten delarik.

Lapatxeko zabortegia Urola Erdiko Udal Elkartea osatzen duten udalerrietako (Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidania-Goiatz, Errezil eta Zestoa) hondakinak isurtzeko eraiki zen. Gipuzkoak azken urteetan bizi duen hondakinen kudeaketako larritasunagatik ordea San Marko, Debabarrena eta Txingudi mankomunitateetatik ere isurtzen dira hondakinak.

Hiri hondakinak, hondakin ez arriskutsuak eta hondakin inerteak isuri daitezke.

2008ko ekainetik aurrera, konpostajeko planta dago martxan. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mankomunitateen laguntzarekin, Donostiako Amara auzoan, Azpeitian, Azkoitian, Aretxabaletan, Zarautzen eta Zumaian, 5. edukiontziaren esperientzia martxan jarri zuen, etxeetan eta sortzaile desberdinek sortutako materia organikoa konpostatzeko.

2009an Usurbilen, 2010ean Hernanin eta Oiartzunen, eta 2011n Antzuolan atez ateko bilketa jarri zenetik Lapatxeko konpostaje plantara datorren hondakin organiko kopurua nabarmen igo da, 2011n bere gaitasunaren hiru halako konpostatuz (2.500Tn-tarako diseinatutako plantan 6.500Tn konpostatu ziren).

Ordutegia eta kontaktua:

Astelehenetik ostiralera: 8:00- 13:00 eta 15:00-18:00

Larunbatak: 8:00- 12:30

Abuztua: 8:00-13:00

Errezilgo errepidea, z/g 20730 AZPEITIA

Tel: 943 815505