INZIDENTZIAK 943857319

MANKOMUNITATEA

Urola Erdiko Mankomunitatea 1988. urtean sortu zen Gipuzkoako 7 udalen artean hiri hondakinen kudeaketa zerbitzua eta zabortegia era mankomunatuan eskaintzeko. Honako Udalek osatzen dute mankomunitatea: Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidania-Goiatz, Errezil eta Zestoa.

Urola Erdiko Mankomunitateak hondakinen arloan ondoko zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Etxeetako zaborren bilketa
  • Gaikako bilketak
  • Garbiguneak
  • Zabortegia
  • Sentsibilizazio kanpainak
  • Konpostgintza

Helburuak

Mankomunitatearen helburu nagusia ondokoak dira:

  • Hondakinak gutxitzea
  • Hondakinen berrerabilpena eta berreskurapena bultzatzea
  • Gaikako bilketak areagotzea
  • Konpostgintza
  • Kontrolik gabeko isurketak saihestea
  • Ingurumenari ahalik eta kalte gutxien egiten dien lehengaien erabilera sustatzea
  • Sentsibilizazio eta komunikazio kanpainak egitea

Zerbitzu horiek era mankomunatuan eskaintzearen arrazoia, herritarrei eman nahi zaien zerbitzuaren kalitatean dago.