INZIDENTZIAK 943857319
2021/04/21 

Apirilaren 22ko greba deialdia

albistearen irudia

Bat egingo dute Urola Erdiko Mankomunitateako langileek Apirilaren 22rako deitutako zerbitzu publikoen aldeko grebarekin. Horregatik, ostegun honetan hondakinen bilketarako gutxieneko zerbitzuak beteko dira:

  •  Industriako atez ateko bilketa egingo da
  •  Zestoako atez atekoaren ordez edukiontziak jarriko dira
  •  Azpeitiko edukiontzien guneak txukunduko dira edukiontziek gainezka egin ez dezaten

Era beran, jakinarazi behar da ez direla Azpeitiko edukiontziak bilduko ezta Azpeitiko komertzioaren atez ateko bilketarik egingo ere.

Gainerako herri eta zerbitzuetan ez dago aldaketarik.

2021/03/30  Azkoitia

AZKOITIKO GARBIGUNEAREN ORDUTEGIA ASTE SANTUAN

Garbigunea itxita egongo da aste santuko jai-egunetan, apirilaren 1,2, eta 5ean, baita bi larunbatetan, apirilaren 3 eta 10ean, ere. Pazko astean, apirilaren 6tik 9ra, ohiko ordutegia izango du: goizez 9etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:30etatik 17:30etara.
 
Apirilaren 12tik aurrera udako ordutegian izango da zabalik. Astelehenetik ostiralera goizez 9:00etatik 13:30etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara; larunbatetan, aldiz, goizez bakarrik, 10:00etatik 13:00etara.