Murriztea
Murriztea
Hondakinik onena sortzen ez dena da. Hondakinez ari garenean, prebentzioa eta murriztea da lehenengo helburua, hala dio Europan eta munduan onartuta dagoen hondakinen hierarkiak.
Bi arrazoi nagusi daude gure etxeko zabor-poltsa arintzen hasteko:
- Ingurumenarentzat hobea da: hondakin gutxiago sortuta, horiek tratatzeko energia kontsumoa txikiagoa izango da eta, ondorioz, kalte gutxiago egingo diogu inguruari. Era berean, hondakinen trataerak sor ditzakeen lixibatuak, isurketan edo bestelako kutsadurak ez dira hainbeste izango.
- Dirua aurrezten dugu: hondakinak biltzeko eta garraiatzeko kostuak, bai eta horiek tratatzeko ahalegin ekonomikoa ere, apalagoak dira.
Hondakinak murrizten norbera etxetik has liteke, eguneroko bizitzan hartzen ditugun erabakiekin eta praktika onekin.