Areto Nagusia
Areto Nagusia erabiltzea
Areto Nagusia Mankomunitateko edozein elkartek edo enpresak erabili dezake, horretarako gutxieneko baldintzak betez gero. Baldintza horiek webgune honetako araudian agertzen dira. Hitzordua behin eskatuta Urola Erdiko Mankomunitateak ziurtatuko du aretoa erabili daitekeela, eskaera egin eta hurrengo lan egunean, eskaera egin duenak emandako emailean edo telefono zenbakira deituta.
Hauek dira areto nagusiaren ezaugarriak:
- 100 pertsonentzako aforoa, eserita, aulkiekin.
- 75 pertsonentzako aforoa mahai eta aulkiekin.
- Baliabideak: proiektorea, audio sistema, bi mikrofono estatiko eta kablerik gabeko mikrofono bat.
Hitzordua eskatzeko, erabiltzaileak bete beharko du azpiko estekan dagoen eskaera orria eta zerbitzu telematikoen bidez edo e-postaz (ueue@urolaerdia.eus) Mankomunitatera bidali. Edozein baliabide behar izanez gero, hitzordua hartzeaz gain, jarri harremanetan Urola Erdiko Mankomunitatearekin: ueue@urolaerdia.eus edo 943857319 (deituta edo whatsapp bidez).