Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Azkoitiko garbigunea berrituko da

2025·11·19

Azkoitiko garbigunea berrituko da

Urola Erdiko Mankomunitateak, NEXT GenerationEU funtsekin finantzatuta, Azkoitiko garbigunea berrituko du. Berritzeko lan horiek egiteko ezinbestekoa da, ordea, Garbigunea ixtea. Horregatik, Azkoitiko garbigunea itxita egongo da datorren azaroaren 22tik obra amaitu arte. Aurreikusten da obrak 4 hilabete iraungo dituela, baina guztia egoki egon arte ez da berriz irekiko. Azkoitiko Garbigunea itxita dagoen bitartean, herritarrek Azpeitiko Garbigunera (Lapatx) jo beharko dute hondakinak uzteko.

Azkoitiko Herriko plazako edukiontzi puntua itxiko da

Konponketa-lanak egingo dira eta itxita egongo da puntua 2025·05·22

Azkoitiko Herriko plazako edukiontzi puntua itxiko da

Maiatzak 26tik aurrera herriko plazako edukiontziak (lurpeko edukiontziak) ezingo dira erabili.

Poltsa konpostagarriak banatzeko deialdi berria argitaratu da

Poltsa konpostagarriak Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako saltokietan banatzeko deialdia ireki da 2025·05·06

Poltsa konpostagarriak banatzeko deialdi berria argitaratu da

Deialdian parte hartzeko interesa duten guztiek izena eman beharko dute, bai orain arte banatzaileak izan direnak eta jarraitzeko asmoa dutenak, bai banatzaileak izan nahi duten saltokiek

Sansebastianak: hondakin komertzialen bilketa ordutegia aldatuko da

Festetako ohiko aldaketa egingo da 2025·01·17

Sansebastianak: hondakin komertzialen bilketa ordutegia aldatuko da

Goizeko 9etan izango da errefusaren eta hondakin organikoaren bilketa

Urola Erdiko Klimari eta Energiari buruzko plana

Parte-hartze prozesua 2024·10·11

Urola Erdiko Klimari eta Energiari buruzko plana

Klima-aldaketa gure planetaren arazo larrienetako eta erronka garrantzitsuenetako bat da gaur egun; Arazo horri aurre egiteko asmoz Urola Erdiko Energia Mahaia eskualdeko Klimari eta Energiari buruzko eskualde mailako Plana idazten ari da eta plan honen idazketa prozesuan ezinbestekoa da herritarren eta eskualdeko sektore ezberdinen iritzia jasotzea. 

Eduki publikatzailea