Garbiguneetako abuztuko ordutegia
2016·02·05
AZPEITIKO GARBIGUNEKO ABUZTUKO ORDUTEGIA
Abuztuan Azpeitiko Garbigunea astelehenetik ostiralera goizez egongo da irekita, goizeko 8:00etatik 13:00etara. Larunbatetan itxita egongo da. Abuztuak 1ean ere itxita egongo da eta abuztuaren 2tik aurrera hasiko da ordutegi berria.
Abuztuko larunbatetan Azkoitiko Garbigunea irekita egongo da, 10:00etatik 13:00etara, eta herritarrek zerbitzu hau erabili ahal izango dute.
AZKOITIKO GARBIGUNEKO ABUZTUKO ORDUTEGIA
Goizez bakarrik irekiko da Azkoitiko garbigunea abuztuan, hau da ordutegia:
Astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 14etara eta larunbatetan goizeko 10etatik 13etara.
Horrez gain, abuztuak 15etik 17ra, biak barne, itxita egongo da garbigunea, herriko festak direlako.
Irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegia izango du garbiguneak.