Poltsa konpostagarriak banatzeko deialdi berria argitaratu da
2016·02·05
Poltsa konpostagarriak banatu nahi dituzten establezimenduek baldintza batzuk bete behar dituzte, horiek deialdiaren oinarrietan kontsulta daitezke, Urola Erdiko Mankomunitatearen web orrian, edo Euskadiko kontratazio publikoaren plataforman.
Interesa duten guztiek deialdian parte hartzeko izena eman beharko dute, bai orain arte banatzaileak izan direnak eta jarraitzeko asmoa dutenak, bai banatzaileak izan nahi duten saltokiek.
Ezinbestekoa da, deialdian parte hartzeko izen-ematea modu telematikoan egitea, horretarako, merkatariek ziurtagiri digitala izan beharko dute (IZENPE txartela edo BakQ identifikazio-baliabidea); behar izanez gero Mankomunitateko bulegoan lor dezakete BakQ identifikazio-baliabidea.
Urola Erdiko Mankomunitateak on-line tramitazioa egiteko laguntza eskaintzen du eta merkatariek hitzordu bat eskatu dezakete Mankomunitatearen bulegoan tramitazioa egiteko. Edozein zalantza argitzeko edo hitzordua eskatzeko 943 857319 telefonora deitu behar dute.
Izen-ematea norberak ere egin dezake www.contratacion.euskadi.eus plataformaren bitartez.
Deialdian parte hartzeko epea ekainak 22an, eguerdiko 14:00tan amaituko da.