Poltsa konpostagarriak saltoki geihagotan jaso daitezke aurrerantzean
2021·06·29
Herriko denda gehiagotan egongo da poltsa konpostagarriak jasotzeko aukera uztailaren 1etik aurrera. Eskaintza zabalagoa izanik, errazagoa izango da herritarrentzat eta sortzaile handientzat poltsa horiek eskuratzea.
Azken bi urteetako lau saltokik jarraituko dute banaketa egiten: Azpeitian, Aitzaki kirolak, Inar optika, Itzira eta Xiriako; Azkoitian, Lujan, Aitzaki kirolak eta Hazia ongizatea & belardendak. Gainera, hamahiru denda berri hasiko dira ostegunetik aurrera banatzen: Azpeitian, Jostaldi kirolak, Tienda Azul, Farmazabal parafarmazia, Kiribil ekodenda, Bossi arropa denda, Elikagunea, Mugi kirolak eta Ilargi mertzeria; Azkoitian, Arrospide oinetakoak, Kintela estankoa, Amaitz liburu denda, Amalur bideoak eta Iturria parafarmazia.
Hemen daude, herriz herri, poltsa konpostagarriak hartzeko aukera: