Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea
Saltoki gehiagotan banatuko dira poltsa konpostagarriak
Herriko dendetan banatzen dira poltsa konpostagarriak. Poltsak banatzen dituzten saltoki kopurua hazi egin da azken urteetan, eta, abuztutik aurrera, Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan hogeita sei dendatan banatuko dira poltsak.
2023·09·05
Poltsak banatuko dituzten dendak hauek izango dira:
- Azkoitian: Odazpi kafetegian Anaitasuna plazan, Kale Nagusian Kintela estankoan eta Lujan dendan; Trino Uria kalean Amaitz liburu-dendan; eta Julio Urkixo etorbidean Hazia ongizatea eta belar-dendan, Amalur dendan eta Aitzako kirolak
- Azpeitian: Xanjuandegin Aitzaki kirolak, Iturria ile-apaindegia, Lasa Gozotegia eta Jostaldi Kirolak; Alde zaharrean Bossi arropa denda, Elikagunea, Valverde drogeria, F. Villegas arrandegia eta Xiriakom; Erdialdean Inar optika, Kiribil ekodenda eta Sugoi Delicatessen; Damaso Azkue inguruan Ilargi mertzerian; eta Garmendi inguruan Itzira janari-dendan.
- Zestoan: Gesalaga kalean Miantxa janari-dendan eta Elorza janari-dendan; Gurutzega kalean Egunero janariak-en; eta Arroa behean Txara janari-dendan.
Denda hauetan bai poltsa txikiak (etxerako) bai poltsa handiak (sortzaile handientzako) banatuko dira. Poltsak doan eskuratu daitezke, helbidea esanda. Partikularrek poltsa txikien biribilki bat eskuratuko dute eskatutako bakoitzean. Dendek, tabernek, elkarteek eta bestelako sortzaile handiek, berriz, eraman ditzakete, gehienez, poltsa handien lau biribilki.
Agenda