Iruzurraren aurkako politikak
Iruzurraren, ustelkeriaren eta interes-gatazkaren aurkako politikak eta plangintza
Urola Erdiko Mankomunitateak jaso ditu Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilentzia planen txertatutako bi diru-laguntza. Ondorioz, Urola Erdiko Mankomunitateak bete behar du estatuko planak eta Europar Batasuneko Next GenerationEU funtsen onuradunek eta kudeatzaileek bete beharreko araudia. Batez ere, bete behar du iruzurraren, ustelkeriaren eta interes-gatazkaren aurkako plangintza edukitzea eta betearaztea, arautua dagonea zehazki HFP/1030/2021 Aginduan, irailaren 29koan, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema taxutzen duenean.
Hori horrela, Urola Erdiko Mankomunitateko Batzar Nagusiek onartu zuten 2023ko martxoaren 30eko batzar nagusian bat egitea inongo baldintzarik eta erreserbarik gabe Eusko Jaurlaritzak onartutako iruzurraren, ustelkeriaren eta interes-gatazkaren planarekin, adierazpen instituzionalarekin eta printzipio etikoakin eta jokabide-printzipioekin. Hauek dira onartutako plana, adierazpen-instituzionala eta jokabide-printzipioak zein kode-etikoa:
- Eusko Jaurlaritzaren iruzurraren, ustelkeriaren eta interes-gatazkaren aurkako plana
- Eusko Jaurlaritzaren iruzurraren, ustelkeriaren eta interes-gatazkaren aurkako adierazpen instituzionala
- Eusko Jaurlaritzaren jokabide-printzipioak eta kode-etikoa
Iruzurraren aurkako politiken oinarrian dago salatzeko bide seguruak eskaintzea herritarrei zein Mankomunitateko langileei eta arduradunei, salatu dezaten jokabide desegokien edo iruzurraren, ustelkeriaren zein interes-gatazkaren zantzuak daudenean. Horretarako, zintzilikatzen du Mankomunitateak webguneko atal honetan salaketetarako buzoi hau:
- Iruzurraren, ustelkeriaren eta interes-gatazkaren inguruko informazio eta komunikazio webgunea
- Iruzurraren, ustelkeriaren eta interes-gatazkaren kasuak salatzeko buzoia
Hori guztia bermatzeko Urola Erdiko Mankomunitateak izendatu zuen Batzar Nagusien erabakiz, 2023ko martxoaren 30eko erabakiz, sortzea iruzurraren aurkako batzordea; hemen dago izendapena eta batzordearen funtzioak.